Picasso eskultore. Materia eta gorputza
Picasso eta gerra
Azken aldia: eskultura piktorikoa
Atalak
Emakumea haurdun
- Izenburua:
- Emakumea haurdun
- Erakusketa:
- Picasso eskultore. Materia eta gorputza
- Gaiak:
- Emakumea artean | Giza gorputza | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Bolumena | Materialak | Frantzia | Françoise Gilot | Amatasuna | Teknika eta materialak
- Mugimendu artistikoak:
- Surrealismoa
- Teknikak:
- Argizari galduko galdaketa
- Artelan motak:
- Eskultura
- Aipatutako artistak:
- Picasso, Pablo
1948an, Picasso Vallaurisen kokatu zen, Cannesetik eta Madoura buztinolatik gertu. Bere etxearen eta lurrin-fabrika zahar batean erosi berria zuen tailerraren arteko bidea buztinolako langileek hondakinak botatzen zituzten eremu batetik pasatzen zen, eta Picassok hantxe biltzen zuen lanerako materiala. Françoise Giloten haurdunaldien garaitsuan, Emakumea haurdun (1950) obraren bigarren aldaera sortu zuen: ur-pitxerrak erabili zituen sabela eta bularrak itxuratzeko, eta piezaren gainerakoa modelatuta dago. Brontzetan galdatu zuen, baina 1959an aldaketa batzuk egin zizkion bizi-ontzi gisa irudikatutako emakumearen erdibideko igeltsuari, zilborra, titiburuak eta oin sendoagoak gehituta.