Edukira zuzenean joan

Picasso eskultore. Materia eta gorputza

TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE
Izenburua:
Picasso eskultore. Materia eta gorputza
Data:
2023ko irailak 29 - 2024ko urtarrilak 14
Komisariotza:
Carmen Giménez eta Lucía Agirre
Erakusketa mota:
Banakakoa
Gaiak:
Emakumea artean | Giza gorputza | Artearen historia | Artistak | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Perspektiba | Espainia | Frantzia | Teknika eta materialak
Mugimendu artistikoak:
Espresionismoa | Kubismoa | Modernismoa
Erakusketa birtuala:
https://www.guggenheim-bilbao.eus/eu/erakusketak/picasso-eskultore-materia-eta-gorputza

Pablo Picassok (1881–1973) bere ibilbide luzearen ia hasieratik landu zuen eskultura. Málagako artistaren usterako, eskultura ez zen maila txikiagoko bitartekoa, pinturaren, marrazketaren edo grabatuaren pareko adierazpidea baizik. Picassoren jardunean ez zegoen arte nagusirik edo arte txikirik, sorkuntzaren hainbat alderdi transmititzeko askotariko lengoaiak eta materialak baizik. Bere ibilbidean, gorputza izan zuen Picassok errepresentazioaren xede gorena eta tresna nagusia, eta artistaren heriotzaren 50. urteurreneko ekitaldien barruan antolatutako erakusketa honen muina ere bada.

Eskulturen hautaketa honek Picassok giza gorputzaren formak adierazteko —hura deseraikiz eta berriro osatuz— erabili zituen estilo ugariak biltzen ditu. Artistak eskura zituen bitarteko eta tresna guztiak baliatu zituen, eta ordura arte ikusi gabeko eskultura-mota batean txertatu zituen. Picassoren ikuspegi eskultorikoa haren lan guztiaren oinarritzat jotzen zuen Julio González eskultoreak: “Askotan ohartu naiz ez dagoela Picasso axolagabe uzten duen formarik. Dena begiratzen du, uneoro, forma guztiek zerbait irudikatzen baitute harentzat; eta eskultore gisa ikusten du dena […]. Nire ustez, Picassoren obraren alde misteriotsua, zentro neuralgikoa, horrela deitzerik balego, ‘eskulturan’ dago […] haren obra denen ahotan jarri duen eta berari hainbesteko ospea eman dion horretan”.