Edukira zuzenean joan

Metahaven. Kaosaren teoria

Iruzkinak

[Filmaren transkripzioa]

Izenburua:
[Filmaren transkripzioa]
Erakusketa:
Metahaven. Kaosaren teoria
Gaiak:
Emakumea artean | Haurrak | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Sinbologia | Hiria | Herbehereak | Amsterdam | Poesia | Emozioa | Giza harremanak | Hizkuntza
Mugimendu artistikoak:
Arte Garaikidea
Artelan motak:
Bideoinstalazioa

KAOSAREN TEORIA

METAHAVEN

 

[HEGAZKIN-HOTSA]

 

Y/Z (fratsesez)

Joan-etorrian,

sartzen gara atetik

bagoaz zorutik

olatuak dauden tokira.

 

Itzulinguruka

euria behetik gora

geruza ezkutuen bila

beltxargak dauden tokian.

 

IRAGARPENA (euskaraz)

Entzun, mesedez.

Aurki jaisten hasiko gara.

Errealitatearen eraldaketa abian da

zeuk adierazitako lehenespenen arabera.

 

Y/Z (hungarieraz)

Zer dago presente? Zer da fisikoa,

poza bera bezalaxe?

Zeure baitako amildegi esplikaezina…

baina amildegirik ez inon.

 

“Amildegi” diogu zera esan nahi dugulako,

azpian zorurik izan gabe erortzearen sentipena…

baina zorurik ez inon.

“Zorua” diogu zera esan nahi dugulako,

azpian ez dagoela daukaguna besterik.

 

[KRISTAL-HOTSA]

 

            Y/Z (frantsesez)

Zer dago presente? Zer da fisikoa,

poza bera bezalaxe?

Zeure baitako amildegi esplikaezina…

baina amildegirik ez inon.

“Amildegi” diogu zera esan nahi dugulako,

azpian zorurik izan gabe erortzearen sentipena.

 

Erortzen ari gara

…ez; zorurik gabeko espazioan orbitatzen ari gara.

 

            Y/Z (hungarieraz)

Eusteak, are arduratzeak

erorialdi betean

 

Y/Z (frantsesez)

Izan zaitez erortzen den hori.

 

            Y/Z (hungarieraz)

ez du inolako zorurik.

Eusteak, are arduratzeak

erorialdi betean

ez du inolako zorurik.

 

Y/Z (frantsesez)

Izan zaitez zeure mendekotasun aitortua.

 

[OLATU-HOTSA]

 

X (ingelesez)

Y/Z maitea:

Bart zortzi beltxarga beltzekin egin nuen amets.

Beltxargak astiro-astiro esnatzen dira,

hegoak eta gogamena zabalduz.

Emeki heldu ate hermetikoei,

fantasia-guneei.

 

IRAGARPENA (euskaraz)

Entzun, mesedez! Alegiazko zortzigarren gunera iristen ari gara.

Kontuan hartu desinformazio aski gerta daitekeela hemendik aurrera.

 

X (ingelesez)

Geure burua ikusten dut gu ez garen gauzetan.

Autobuseko eserlekuetako marrazkietan.

 

X

Benetakoa!

 

X

Beltxargak,

filmetako fotogramak balira bezala,

 

X

Ez d…

Ez da benetakoa, ordea.

 

X

atxikimenduak banan-banan aztertuz.

Zu eta biok denbora-makina batean…

 

X

Eta… eta… egia esan…

X

Geure burua ikusten dut gu ez garen gauzetan.

Marrazkietan.

 

[IGOGAILU-HOTSA]

[PIANO-MUSIKA]

 

[PARTIKULA-HOTSA GOITIK BEHERA]

 

Y/Z (frantsesez)

Zure bila noanean

gurasoak ikusten ditut iristen, banan-banan,

denak ere momentuaren zain

haurra eskolako atetik arrapaladan noiz aterako.

 

[HAUR-HOTSA]

 

            Y/Z (hungarieraz)

Zure bila noanean

gurasoak ikusten ditut iristen, banan-banan.

 

Gurasoak,

1001 filmetatik ateratako 1000 aurpegi…

begi eta enbor oro,

elkarri josiak begirada bateratzailez,

erabateko arretaz.

 

Atea zabaldu da.

Multzo txikitan ateratzen zarete.

Segundo gutxiko tartea bion artean…

badago, beraz, denboran bidaiatzea.

 

Y/Z (hungarieraz)

Gurasoak!

 

X (ingelesez)

Bagoaz

kontuaren muinera.

 

Y/Z (frantsesez)

Zera esatea… esan nahi izatea: gurasoak,

zera esatea… esan nahi izatea da:

ez egitura fisikoa

ezta jaiotza-lekua ere,

baizik eta zaintza arduratsua,

amore ematen ez duten horiena.

 

Fotosintesi oro zinema omen da:

fotoiek, partikula eta uhin artean,

eguzki-panela aparatzen dute,

beraz, gainazal oro da kamera.

 

[HEGAZKIN-HOTSA]

Y/Z (hungarieraz)

Egia azaleratuta dago, jori,

biribiletan urezko biribilak marraztuz,

argia baliatuta “orain” uhindu bat margotuz.

            Y/Z (frantsesez)

Ez dag…

Y/Z (frantsesez)

Ez dago “orainik”, eta, hala ere,

atxikimendua ez da hutsetik abiatzen.

Haize-lasterren berotasuna da,

fotoien atsedenleku diren horiena:

zure loaldiko arnasa barearena.