Edukira zuzenean joan

Yves Klein

Atalak

[Horma-testua]

Urdina, urre kolorea, arrosa, immateriala. Hutsa, airearen arkitektura, airearen hirigintza, espazio geografiko handiak egokitzea, legendaren egoera edenikoan naturako bizitza gizatiarrerako etorreragatik. Urre finezko hiru lingoteak sentsibilitate piktoriko immaterialaren lehen lau eremuen salmentaren emaitza dira.

Jainko Aita Ahalguztidunari, Semearen, Jesukristoren, izenean, Espiritu Santuaren eta Santa Maria Ama Birjinaren izenean. Casciako Santa Ritagatik bere babesean eta zaintzapean, nire mugagabeko esker onez. Eskerrik asko. Y.K.

_

Casciako Santa Ritaren lurreko babespean: sentsibilitate piktorikoa, monokromoak, I.K.Bak, belakizko eskulturak, immateriala, inpresio antropometriko estatikoak, positiboak, negatiboak eta mugimenduan daudenak, hil-oihalak. Suzko iturriak, ur eta suzkoak, airearen arkitektura, airearen hirigintza, espazio geografikoak egokitzea, gure Lurreko —Hutsa— azalean berraurkitutako betiereko eden bihurtu daitezela.

Hutsaren antzokia —nire obraz kanpoko aldaera bereziak—, Kosmogoniak —nire zeru urdina—eta orokorrean, nire teoria guztiak. Nire etsaiak nire lagun izan daitezela, eta, posible balitz, nire kalterako egiten dituzten ahaleginak ezerezean gera daitezela, ez diezadala inoiz eragin, ezta nire obrei ere, guztiz erasoezinak. Amen.

Gelsenkirchen-eko nire obra guztiak beti eder izan daitezela, gero eta ederrago, eta halako kontsidera daitezela gero eta gehiago eta ahalik arinen. Suzko iturriak eta suzko hormak neuk egin ditzadala Gelsenkirchen-eko Opera-plazan berandutu gabe. Krefeld-eko nire erakusketa mendeko arrakastarik handiena izan dadila eta denek aintzatets dezatela.

Casciako Santa Rita, ezinezkoak eta etsiak diren zergatien Santa eskerrik asko orain arte eman didazun laguntza ahaltsu, erabakior eta zoragarri guztiagatik. Infinituki eskerrik asko. Duin ez naizen arren, jarrai ezazu orain eta beti nire artean laguntza ematen eta babes ezazu betirako sortu dudan guztia, ni gora-behera beti eder manten dadin. Y.K.

_

Casciako Santa Rita, Jainko Aita Ahalguztidunaren aurrean defenda nazazula erregutzen dizut, Semearen, Jesukristoren, Espiritu Santuaren eta Santa Maria Ama Birjinaren izenean, emadazu nire obretan betirako bizitzeko grazia, eta hauek gero eta ederragoak izan daitezela; emadazu beti eta beti artean gero eta ederragoak diren gauzak aurkitzeko grazia, nahiz eta, nire zorigaitzerako, ez naizen beti Edertasun Gorena eraikitzeko tresna duina. Nigan sorburua duen guztia ederra izan dadila. Y.K.