Edukira zuzenean joan

Egon Schiele

TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE
Izenburua:
Egon Schiele
Data:
2012ko urriak 2 - 2013ko urtarrilak 6
Komisariotza:
Klaus Albrecht Schröder
Erakusketa mota:
Banakakoa
Gaiak:
Generoa eta sexualitatea | Giza gorputza | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Kolorea | Biluzia | Erretratua eta autorretratua
Mugimendu artistikoak:
Arte Figuratiboa | Espresionismoa | Modernismoa
Erakusketa birtuala:
http://schiele.guggenheim-bilbao.eus/eu/erakusketak/egon-schiele-eu/

Erakusketa honek Egon Schiele austriar espresionistaren unibertsoan murgilduko gaitu. Batez ere, marrazkiak, gouacheak eta akuarelak ikusgai jarriko dira, eta paper gaineko lan horiek guztiak Vienako Albertinarenak dira. Erakunde horrek grafika-lanen bilduma zabalenetakoa eta garrantzitsuenetakoa dauka munduan.

Ehun bat lanek artistaren estiloaren bilakaera agertuko dute: hasierako lanak Vienako Akademian (Akademie der bildenden Künste Wien) trebatzen zela egin zituen; gerora Gustav Klimt-en eta Vienako Modernismoaren eragina izan zuen; eta ondoren naturalismoarekin hautsi, eta kolorea era apurtzailean erabili eta ezusteko bestelako gaietara, biluztasun erotiko gorrira, esaterako, jo zuen.

Egon Schielek oso modu berezia eta aparta garatu zuen Vienako Sezesioaren gainazal lauen eta lerro edergarri arinen erabilera dekoratiboa jorratzeko. Haren lanetako irudien gorputzaren adierazpide espresionistan, keinuetan eta mimikan nabari da argazkilaritza dokumentalaren eragina jaso zuela: Jean-Martin Charcot doktorearen Parisko Salpêtrière ospitaleko pazienteen argazkiena (emakumeengan histeria-egoerak jasotzen zituzten) eta Otto Schmidt-en estudioko argazki erotikoek piztutako inspirazioarena. Horrez gain, Schielek emakume biluzien irudiak karikaturarekin edota pornografiarekin lotu ez zezatela lortu zuen; lotura haietatik askatu zituen eta artean beste leku bat eman zien. Gainera, itsusiaren eta ederraren arteko antagonismo historikoa deuseztatu zuen. Era berean, gaixotutako gorputza eta nortasunaren desegite patologikoa ere arte bihurtu zituen.

Schieleren arte-ibilbide osoko gaiak ikusgai jarriko dira Egon Schiele erakusketan: paisaiak, loreak, haurren irudiak, biluziak, erretratuak eta autorretratuak. Hartara, ikuspegi zabaletik aztertuko da XX. mendearen hasierako artearen irudi gailen hau, 28 urte besterik ez zituela zendu zena.