Edukira zuzenean joan

Egon Schiele

hezkuntza-edukia

Didaktika

Izenburua:
Didaktika
Erakusketa:
Egon Schiele
Gaiak:
Generoa eta sexualitatea | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Historia | Viena
Mugimendu artistikoak:
Espresionismoa
Teknikak:
Marrazkia
Aipatutako artistak:
Schiele, Egon

Egon Schiele erakusketan ehun bat paper-lan daude, artistak bi hamarkadetan egindakoak eta Vienako Albertina Museum-en jabetzakoak. Schiele Tulln-en jaio zen (1890–1918), Austria-Hungariako Inperioan (egun, Austria). Marrazkilari trebea izan zen, eta Espresionismoko irudi gailena. Haren lanetan, maiz, sexualitatea esplizituki agertzen zen, eta, hori dela eta, probokatzailetzat zuten haren garaian. Dena den, lanok nortasunean, giza adimenaren garapenean eta garaiko medikuntza-ikerketa aitzindarian interes handia islatzen dute. Erakusketako didaktika-materialak aretoetan eta gune honetan daude. Aretoetan pareta-testuak daude: besteren artean, artistaren aipuak eta biografia labur bat jasotzen dituzte. Korridore honetan, XIX. eta XX. mende arteko igarotzearen funtsezko aldeak azaltzen dira, zehazki, Vienan. Izan ere, hiri horrek garrantzi berezia izan zuen artistarentzat, eta bertan gertatu ziren hainbat aurrerapen filosofian, zientzia-ikerkuntzan eta artean. Era berean, Schielek beste artista batzuekin izandako harremana ere azaltzen da gune honetan —tartean, Gustav Klimt-ekin izandakoa (1862–1918)—, bai eta horiek Schieleren sortze-prosezuan izandako eragina. Schieleren garaian sakontzeko, erakusketaren katalogoa kontsultarako eskuragarri duzue, eta BBC katearen 2012ko Sex and Sensibility: The Allure of Art Nouveau, Vienna dokumentalaren emanaldia dago (zuzendaria: John MacLaverty).