Edukira zuzenean joan

Frank Lloyd Wright

TAG_Tirudiak_VALUE
Izenburua:
Frank Lloyd Wright
Data:
2009ko urriak 22 - 2010ko otsailak 14
Komisariotza:
Thomas Krens eta David van der Leer
Erakusketa mota:
Banakakoa
Gaiak:
Artea eta espazioa | Artea eta gizartea | Lan intelektuala | Sorkuntza artistikoa | Espazioa | Ingurunea eta natura
Erakusketa birtuala:
https://www.guggenheim-bilbao.eus/eu/erakusketak/frank-lloyd-wright-4/

Frank Lloyd Wright erakusketak Wrighten espazioaren gaineko pentsamenduaren garrantzia eta horrek bizitza modernoan izan duen eragin handia aditzera eman zizkigun. Hala, Wrighten arkitekturak gizartea eta natura elkarrekintzan eta armonian egotea bultzatzen duela nabarmentzeko, laurogei proiektu baino gehiago aurkeztu ziren: etxe partikularrak, eraikin publikoak, bulegoetakoak, erlijiosoak, gobernuetakoak eta entzungelak, antzokiak edo inoiz burutu ez diren hiri-egiturak, besteak beste.

Erakusketak hainbat lan aurkeztu zituen hainbat euskarrietan, horien artean: 200 bat marrazki original; garaiko maketak nahiz erakusketarako propio taxutuak; artxibategiko eta erakusketa garaiko argazkiak; eta Wrighten lanarekin lotutako liburuak, aldizkariak eta gutunak. Horrez gain, bideoak eta animazio digitalak sortu ziren, Wrighten diseinuak hobeto ulertzeko oso lagungarriak izan zirenak. Frank Lloyd Wrighten proiektuen aurkezpen paregabe honen asmoa izan zen erakusketara etorritako bisitariak arkitektura ulertzeko modu berri batera hurbiltzea, alegia, arkitektura gure eguneroko bizitzaren oinarrizko hedadura dela uler zezaten.

Frank Lloyd Wright erakusketa Solomon R. Guggenheim Foundation-ek eta Frank Lloyd Wright Foundation-ek elkarrekin antolatu zuten. Frank Lloyd Wright Foundation Frank Lloyd Wright Archives artxibategien kudeatzaile eta jabe da eta, izan ere, haiek eskaini zituzten erakusketa honetarako mailegu gehienak. Komisarioak izan ziren Thomas Krens, Arte-Arduraduna eta Nazioarteko Gaietarako Aholkularia, Solomon R. Guggenheim Foundation, eta David van der Leer, Arte-Arduradun Albokoa, Arkitektura eta Diseinua, Solomon R. Guggenheim Museum. Hauen lankidetza izan zuten: María Nicanor, Arte-Arduradun Albokoa, Solomon R. Guggenheim Museum; Bruce Brooks Pfeiffer, Frank Lloyd Wright Archivesen zuzendaria; Margo Stipe, Arte-Arduraduna eta Erregistro-arduraduna, Frank Lloyd Wright Archives-en Bildumak; Oskar Muñoz, Zuzendariordea, Frank Lloyd Wright Archives; Mina Marefat, Arte-Arloko Aholkularia, Bagdadi eskainitako erakusketaren atalean.