Edukira zuzenean joan

Georg Baselitz. Heroiak

Sarrera

Georg Baselitz. Heroiak

Izenburua:
Georg Baselitz. Heroiak
Erakusketa:
Georg Baselitz. Heroiak
Gaiak:
Artea eta historia | Artea eta identitatea | Artea eta politika | Bigarren Mundu Gerra
Artelan motak:
Grabatua | Pintura
Aipatutako artistak:
Baselitz, Georg

1965etik 1966ra, sormen-leherketa itzel batean, bakar-bakarrik lanean, Georg Baselitzek Heroiak eta Mota berriak sailak margotu zituen; sail horietakoak dira Soldaduak, Artzainak, Matxinoak, Partisanoak, Margolari modernoak eta Gorria eta zuria artelanak. Erakusketa monografiko honetan sail horietako margolan garrantzitsuenak bildu ditugu lehenbizikoz. margolan horiek artistak bere pintura-jardueraren gainean egindako nolabaiteko adierazpentzat jo dira, eta arte garaikidearen historian erabakigarriak izan ziren. Baselitzek hogeita zazpi urte zituenean sortu zuen ziklo hori, pintzelkada indartsuekin; kolore, lerro eta irudiak hartzen duten indar eta bizitasunak heroi-mota berri bat eratu zuten: Baselitzen Heroiek presentzia fisiko handia dute, baina ahulak, aldakorrak eta zaurgarriak dirudite. Halaber, erakusketan daude, batetik, gai beraren inguruko marrazkiak eta egur gaineko grabatuak; eta bestetik, 1966ko pintura zatikatuen adibide goiztiarrak. buruz beherakoen aurrekoak. Pintura horietan artistak irudien taxuketarekin esperimentatu zuen, eta buruz beherakoen aurrekari izan ziren. Azkenik, orainaldia eta iragana lotze aldera, erakusketari Remix zikloa gehitu diogu. Artista 2005ean hasi zen ziklo horretan lanean, eta 2007 eta 2008an Heroiak saileko gaiak berraztertu zituen.

Frankfurteko Städel museum-ek antolatutako erakusketa, Guggenheim Bilbao museoarekin lankidetzan.