Edukira zuzenean joan

Giovanni Anselmo. Ostertzaz gaindi

TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE
Izenburua:
Giovanni Anselmo. Ostertzaz gaindi
Data:
2024ko otsailak 9 - 2024ko maiatzak 19
Komisariotza:
Gloria Moure
Erakusketa mota:
Banakakoa
Gaiak:
Artearen historia | Artistak | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Espazioa | Erakusketak | Ingurunea eta natura | Italia
Mugimendu artistikoak:
Arte Povera
Erakusketa birtuala:
https://www.guggenheim-bilbao.eus/eu/erakusketak/giovanni-anselmo-ostertzaz-gaindi

Giovanni Anselmok (Borgofranco d’Ivrea, 1934–Turin, 2023) 1960ko hamarkadako Italian hasi zuen bere ibilbide artistikoa. 1965eko goiz batean Stromboli sumendiaren gailurrean bizi izan zuen esperientzia argigarriak berebiziko eragina eduki zuen haren obran. Ostertzean agertzen hasi berri ziren lehen eguzki-izpiek zeruaren handitasunean islatu zutelarik haren itzala, etengabe aldatzen ari den unibertso amaigabe baten parte zela jabetu zen artista. Harrezkero, Anselmok fenomeno naturalen ordenan eta ibilbide ziklikoan jarri zuen arreta, eta energia, espazioa, denbora, orientazioa, eremu magnetikoak nahiz planetaren grabitazio-indarrak ohiko gai bihurtu ziren haren lanean. Dagoeneko existitzen ziren materialak erabiliz sortu zituen piezek agerian jartzen dituzte, modu aktibo eta hautemangarrian jarri ere, hemen eta orain inguratzen gaituzten energia latenteak, baita kosmosa zuzentzen duten dinamiken izaera neurtezina ere. Haren obrak ikusgai denaren eta ikusezin denaren arteko muga liluragarrian daude.

Arte Poveraren erreferente nagusitzat hartzen bada ere, Anselmo gai izan zen bere ibilbidea etiketa edo sailkapen oro saihestuta garatzeko. Artistaren praktika goitik behera aztertzen duen erakusketa hau ibilbide modura antolatuta dago, jario etengabe modura, eta lotura berriak ezartzen ditu Anselmoren jarduneko obrarik enblematikoenetako batzuen eta erakustaldi honetarako berariaz sortutako beste batzuen artean. Artista joan den abenduan zendu zen, baina hil baino egun batzuk lehenagora arte buru-belarri parte hartu zuen erakusketaren prestakuntzan. Horregatik, artistaren bizitasunaren sakontasuna, haren ondarearen handitasuna eta bere ekarpenaren zentzua fideltasunez transmititzea da, inoiz baino gehiago, Giovanni Anselmo. Ostertzaz gaindi erakusketaren helburua.