hezkuntza-edukia
Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad Bildumen artearen lau hamarkada
- Izenburua:
- Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad Bildumen artearen lau hamarkada
- Erakusketa:
- Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad Bildumen artearen lau hamarkada
- Gaiak:
- Bildumagintza | AEB | Los Angeles | Alemania | Edythe Broad | Eli Broad
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Kontzeptuala | Neoespresionismoa | Pop Artea
- Aipatutako artistak:
- Johns, Jasper | Koons, Jeff
Jasper Johns-etik Jeff Koons-era: Broad bildumen artearen lau hamarkada erakusketa, Eli eta Edythe Broad-ek bilduriko arte-fondoaren aukeraketa zabala da. Eli eta Edythe Broad, gaur egun Estatu Batuetan diren bildumagile garrantzitsuenetariko bi dira.
Erakusketak XX. mendearen bigarren erdialdean Estatu Batuetan eta Europan sorturiko arte-mugimendu nagusienetariko zenbait jasotzen du, hala nola Pop-art-a, Alemaniako espresionismo berria, arte kontzeptuala eta Los Angeleskoak diren laurogeita hamarreko hamarkadako artista nabarmenen artelanak.
Orain, erakusketa honen osagarri gisa egin den gune didaktikoan zaude. Gune hau erakusketako edukiak indartzeko prestatu da, baita iturri eta euskarri ezberdinen bidez artistek beren artelanari buruz eta hau egiteko erabili duten sorkuntza-prozesuari buruz duten pentsamendua bilduko duen topagunea eskaintzeko ere.
Galeria honek irakurtzeko gunea ere badu. Bertan, aipaturiko mugimenduei eta artistei buruzko erreferentzia orokorreko argitalpenak aurkituko dituzu, baita beraiei buruzko bibliografia espezifikoa ere. Hemendik, Broad Art Foundationeko web-orrialdearekin ere konekta zaitezke eta honen bidez erakunde honen historia eta eduki artistikoa ezagutu ahal izango dituzu sakonki. Nahiago baduzu, bisita ezazu gure proiekzio-aretoa eta erakusketan ikusgai den artista zenbait hobeto ezagutzeko aukera izango duzu dokumentalen bidez.