Edukira zuzenean joan

Kandinsky

TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE

Vasily Kandinsky, abstrakzioaren aitzindaria eta estetikaren teorialari ezaguna (Mosku, 1866–Neuilly-sur-Seine, Frantzia, 1944), XX. mende hasierako artistarik berritzaileenetako bat izan zen. Margolaritza mundu naturalarekin zituen loturetatik askatzeko xedea zuelarik, artistaren “barne-premian” soilik oinarritutako gai berriak aurkitzen saiatu zen, eta auzi hori bere bizitza osoan izango zuen gogoan.

1900 eta 1910eko hamarkadetan, Munichen bizi zelarik, kolorearen eta konposizioaren adierazkortasun-aukerak aztertzen hasi zen Kandinsky. Hala ere, 1914an Lehen Mundu Gerra hasi, eta Alemaniatik alde egin behar izan zuen. Bere jaioterrira itzuli zenean, Moskura, Kandinsky errusiar abangoardiaren kutsu utopikoko esperimentuak hasi zen haren pintura-hiztegian islatzen, forma geometrikoei garrantzi handia emanez, hizkera estetiko unibertsal bat osatzeko helburuarekin. Ondoren, Alemanian bueltan, Bauhausarekin elkartu zen Kandinsky, irakasle gisa. Izan ere, arte eta diseinu aplikatuko eskola haren oinarrian zegoen ustea partekatzen zuen: arteak gizakia eta gizartea eraldatzeko ahalmena zuela, alegia. Berriz ere Alemaniatik alde egin behar izan zuen 1933an, Bauhausa itxi egin baitzuten nazien presiopean, eta Kandinsky Parisko kanpoaldean finkatu zen, non, biomorfismoa baliatuz, surrealismoaren eta natura-zientzien eragina agerian uzten zuen ikonografia bat landu baitzuen.

Kandinskyren istorioak lotura estua du New Yorken 1937an eratutako Solomon R. Guggenheim Foundation-en istorioarekin, beste edozein artistarenak baino gehiago. Fundazioaren sortzailea, Solomon R. Guggenheim industria-gizona, 1929an hasi zen Kandinskyren lanak biltzen, eta hurrengo urtean Dessauko Bauhausen ezagutu zuen artista. Honako erakusketa honek fundazioak dauzkan funts zabaletatik datozen lanak aurkezten ditu, eta guztiz ilustratzen du margolariaren ibilbide garrantzitsua.

—Megan Fontanella, Arte-arduraduna, Arte moderno eta artelanen jatorria, Solomon R. Guggenheim Museum, New York