hezkuntza-edukia
Kandinsky. Etengabeko ikerketa
- Izenburua:
- Kandinsky. Etengabeko ikerketa
- Erakusketa:
- Kandinsky
- Gaiak:
- Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Lan intelektuala | Kolorea | Soinua | Errusia | Alemania | Frantzia
- Mugimendu artistikoak:
- Abangoardia | Arte Abstraktua | Arte Garaikidea
- Aipatutako artistak:
- Kandinsky, Vasily
Didaktika-proiektuaren baitan, Museoak hezkuntza-jarduerak eta -eremuak diseinatzen ditu, erakusketen osagarri gisa, eta jarduera eta eremu horiek tresna ugari eskaintzen dituzte, bai erakusketa-aretoetan, bai online, jendeak hobeto uler ditzan artistak eta haien lanak.
Eremu didaktiko honetan, Vasily Kandinskyren bizitzan eta jardun artistikoan eragina izan zuten pertsona, toki eta gertakariek hartzen dute garrantzia. Errusian trebatzen eman zituen urteetatik Alemanian eta Frantzian pasatu zituen denboraldi emankorretaraino, Kandinskyk jakin-min intelektuala eta abangoardiarako joera zuela erakutsi zuen. Hemen, haren marrazki esperimentalak, koloreen eta soinuen arteko erlazioari buruzko ikerketa, haren irakaspen eta idatzi teorikoak eta termino nagusien glosario bat eskainiko dizkiogu jendeari. Inflexio-puntu horiei esker, oro har, Kandinsky XX. mendearen hasieran arte abstraktua edo ez-figuratiboa garatzen aitzindaria izan zen.