Edukira zuzenean joan

L'Art en guerre. Frantzia, 1938-1947: Picasso-tik Dubuffet-era

TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE
Izenburua:
L'Art en guerre. Frantzia, 1938-1947: Picasso-tik Dubuffet-era
Data:
2013ko martxoak 16 - 2013ko irailak 8
Komisariotza:
Jacqueline Munck eta Laurence Bertrand Dorléac
Erakusketa mota:
Taldekoa
Gaiak:
Artea eta historia | Artea eta politika | Sorkuntza artistikoa | Bigarren Mundu Gerra | Nazionalismoa | Zentsura | Frantzia | Adierazpen-askatasuna
Erakusketa birtuala:
https://www.guggenheim-bilbao.eus/eu/erakusketak/lart-en-guerre-france-1938-1947-de-picasso-a-dubuffet-3/

Erakusketak gai du Bigarren Mundu Gerra eta nazien okupazio-garaiko Frantziako artisten lana. Orduan zapalkuntza zen nagusi, arlo guztietan, eta garai hartako artistek hainbat bide berritzaile aurkitu zituzten arte ofizialari muzin egiteko, gerorako artea eraldatuko zituztenak.

Ehun bat artisten 500 lan inguru izango dira ikusgai, tartean, Georges Braque-renak, Jean Dubuffet-enak, Marcel Duchamp-enak, Alberto Giacometti-renak, Vasily Kandinsky-renak, Pablo Picasso-renak eta Joseph Steib-enak. Horrela aditzera emango da zein modutan aurre egin zioten ezbeharrari: nola egin zioten “gerra gerrari”, urritasunak behartutako materialak erabiliz eta are adierazpen-askatasuna gogor zigortzen zen tokietan. Erakusketa paregabe honek argitara aterako du historiak ilunpean utzitakoa.