hezkuntza-edukia
1938
- Izenburua:
- 1938
- Erakusketa:
- L'Art en guerre. Frantzia, 1938-1947: Picasso-tik Dubuffet-era
- Gaiak:
- Erakusketak | Historia | Nazismoa | Alemania | Frantzia | Paris | Adierazpen-askatasuna | Antisemitismoa | Espetxea | Kontzentrazio-esparrua
- Mugimendu artistikoak:
- Surrealismoa
Urtarrila
Surrealismoaren Nazioarteko Erakustaldia, Arte Ederren Galeria, Paris.
Martxoa
Anschluss aldarrikapena: Alemaniak Austria anexionatu zuen.
Maiatza
Témoignage (Testigantza) erakusketa, Matières galeria.
Iraila
Frantziak, Alemaniak, Italiak eta Erresuma Batuak Municheko Ituna sinatu zuten. Horri esker, Alemania naziak hegoaldeko mugako Txekoslovakiako lurraldeak anexionatu zituen. Eskualde horri Sudetenland izena eman zioten.
Urria
Komunistek, sozialista batek eta eskuineko diputatu batek izan ezik, Parisko Diputatuen Ganberak aho batez bozkatu zuen Municheko Ituna berrestearen alde.
Nazien Reichak Sudetenland anexionatu zuen.
Azaroa
Juduen aurkako pogromak Alemanian zehar.
Lehenbiziko Daladier-Reynaud lege-dekretua argitaratu zen; haren ondorioz atxilotze-esparruak jarri ziren, segurtasun nazionalerako kaltegarriak edota arriskutsuak izan zitezkeen jardueratan esku har zezaketen kanpotarrak atxilotzeko.