hezkuntza-edukia
1939
- Izenburua:
- 1939
- Erakusketa:
- L'Art en guerre. Frantzia, 1938-1947: Picasso-tik Dubuffet-era
- Gaiak:
- Artea eta politika | Artea eta emozioa | Sorkuntza artistikoa | Historia | Bigarren Mundu Gerra | Gerra Zibila (Espainia) | Frankismoa | Zentsura | Alemania | Frantzia | Paris | Adierazpen-askatasuna | Espetxea | Kontzentrazio-esparrua
- Aipatutako artistak:
- Wols, | Bellmer, Hans | Ernst, Max | Miró, Joan
Urtarrila
Atxilotze-esparru bat zabaldu zuten Rieucros-en, Frantzian, Franco jeneralaren indar nazionaletatik ihesi zihoazen errepublikar espainiarrak atxilotzeko.
Martxoa
Espainiako Gerra Zibilaren amaiera, Francoren indarrek Madril hartu ondoren. Milaka errefuxiatu espainiar Pariseko eta Toulouseko ingurumarietan kokatu ziren.
Uztaila
Albert Sérol Lege-dekretua, atzerriko propagandari buruzkoa, zeinaren ondorioz nazioaren edo armadaren aurka nahita egindako edozein difamaziok heriotza-zigorra ekar zezakeen.
Abuztua
Joan Miró artista espainiarrak eta bere familiak Paristik ihes egin eta Normandiako herri txiki batean jarri ziren bizitzen (Varengeville-sur-Mer). Bertan hasi zuen Konstelazioak saila. 23 artelan horietan irudikatzen da ihes egitearen sentimendua, izan ere, 1941ean, familiak Frantzia utzi zuen eta Mallorcara joan ziren. Bertan amaitu zituen Konstelazioak.
Itun germaniar-sobietarra.
Iraila
Altxor artistiko nazionalak ebakuatzen hasi ziren, Frantziako erdialde nahiz hego-mendebaldeko gazteluetara (5.677 kutxa).
Frantziak eta Erresuma Batuak gerra deklaratu zioten Alemaniari.
“Gerra faltsu”aren hasiera; Bigarren Mundu Gerrako hasiera fase horretan, mendebaldeko aliatuek ez zuten lurreko operaziorik egingo Alemaniaren kontra.
Alemanen atxiloketa Frantzian, nazien kontrako artistak barne, hala nola, Hans Bellmer, Max Ernst eta Wols, Milles-eko esparruan.
Frantziako Alderdi Komunistaren deuseztatzea.
Alemaniak eta Sobietar Batasunak Polonia erdibanatu zuten.