hezkuntza-edukia
1940
- Izenburua:
- 1940
- Erakusketa:
- L'Art en guerre. Frantzia, 1938-1947: Picasso-tik Dubuffet-era
- Gaiak:
- Artea eta politika | Lan intelektuala | Erakusketak | Historia | Erbestea | Bigarren Mundu Gerra | Nazismoa | Alemania | Frantzia | Paris | Peggy Guggenheim | Adierazpen-askatasuna | Antisemitismoa | Kontzentrazio-esparrua
Urtarrila
Gerra piztu bazen ere, Peggy Guggenheim arte-bildumazaleak “egunero margolan bat” erosten jarraitu zuen. Paristik ihes egin eta Grenoblen jarri zen bizitzen. Bere bilduma Grenobleko Museoaren sotoan gorde zuen, New Yorkera itsasoz eraman zuten arte.
Otsaila
España peregrina (Espainia erromesa) kultura-aldizkaria Mexikon sortu zuten José Bergamin-ek eta beste errefuxiatu espainiarrek.
Martxoa
Paul Reynaud-ek Édouard Daladier ordeztu zuen Frantziako gobernuaren buru gisa.
Maiatza
Alemanen erasoaldia hasi zen.
Zibilen exodoa: Frantzian, zazpi milioi baino gehiago bidean.
Esparru nagusia zabaldu zuten Auschwitzen.
Ekaina
Hitler-ek Paris bisitatu zuen, Albert Speer arkitektoak eta Arno Breker eskultoreak lagunduta.
Nazien harrapaketa sistematikoaren hasiera, juduen arte- eta liburu-bildumak eskuratzeko.
Nazien armada Parisen sartu zen.
Pétain-en gobernua osatu ondoren, armistizioaren baldintzak finkatu ziren.
BBCk Londresetik egindako irratsaio baten bidez, Charles de Gaulle jeneralak frantziarrei dei egin zien etsaiari aurre egin ziezaioten.
Armistizioa Rethondes-en izenpetu eta Frantzia bitan zatitu zen: zonalde okupatua eta zonalde “askea”.
Uztaila
AEBko Larrialdietako Erreskate-Batzordeak (ERC) Varian Fry kazetari estatubatuarra Marseillara misioan bidali zuen. Bertan, arriskuan zegoen jendea Estatu Batuetara eramateko eginbideak antolatu eta kudeatu zituen.
Carl Einstein, idazle, arte-historialari eta kritiko alemaniar-juduak bere burua hil zuen Frantzia eta Espainia arteko mugan.
Batzar Nazionalak bozka egin zuen (569 boto alde eta 80 kontra): Pétain mariskalari osoko botere konstituzionalak eman zizkion.
Abuztua
Bizitza kulturala alemanen zentsurapean zegoen.
Walter Benjamin filosofo eta literatura-kritikari alemaniar-juduak bere burua hil zuen Frantzia eta Espainia arteko mugan.
Lehenbiziko Frantziako Unitate Libreak aberrira heldu ziren, informazio-sareak osatzea helburu.
Iraila
Alemaniak, Italiak eta Japoniak Hiruko Ituna izenpetu zuten Berlinen.
Urria
Ministro-kontseiluak lehenengo Statut des Juifs (Juduen Estatutua) onartu zuen.
Frantziako Montoire-sur-le-Loir herrian, Pétain mariskalak eta Adolf Hitlerrek lankidetza politikoa adostu zuten.
Azaroa
Arpilatutako artelanen lehenbiziko erakusketa, Hermann Goering-ek antolatutakoa, Jeu de Paume museoan.
Sindikatuen deuseztatzea dekretu bidez.
Nazien Reichak Alsazia-Lorrena anexionatu zuen.
Abendua
Pétain mariskala goratzen zuten ehun milaka marrazki, umeek egindakoak, Vichyko egoitza nagusira bidali zituzten.