Edukira zuzenean joan

L'Art en guerre. Frantzia, 1938-1947: Picasso-tik Dubuffet-era

hezkuntza-edukia

1941

Urtarrila

L´art français (Arte frantsesa) isilpeko aldizkariaren lehen alea.

La Main à plume (Luma eskuan) agerkari surrealistaren lehen alea Noël Arnaud-en eta Jean-François Chabrun-en eskutik; artista espainiarrek, Óscar Domínguez-ek eta Pablo Picasso-k barne, parte hartu zuten ale horretan.

Nazien propagandaren barruan, Jud Süss (Süss judua), Veit Harlan-ek zuzendutako film antisemita, Parisko zinemetan eman zuten.

Otsaila

Erresistentziako zazpi kide, Groupe du musée de l’Homme-koak, fusilatu zituzten Parisko Mont Valérienen.

François Darlan-ek Pier Laval ordeztu zuen Pétain mariskalaren bigarren agintari gisa.

Martxoa

Nazien indarrek Bulgaria inbaditu zuten.

Apirila

Nazien indarrek Yugoslavia eta Grezia inbaditu zituzten.

Maiatza

Jeunes peintres de tradition française (Frantziako tradizioaren hogei margolari gazte) erakusketa, Galerie Braun-en.

Darlan eta Hitler azken honen Alemaniako Berchtesgaden-eko babeslekuan bildu ziren.

Bileraren ondorioz, Vichyko gobernuak hainbat gauzatan amore eman zuen Alemaniaren aurrean.

Judu atzerritarren atxiloketa Parisen.

Isilpeko Fronte Nazionalaren sorrera (komunista).

Nazien Reicharen lurraldean egindako lehen erasoaldi handia, Royal Air Force-ko (RAF) Eskuadroi Frantses Librearen eskutik.

Ekaina

Vichyko gobernuak onartutako bigarren Juduen Estatutua.

Wehrmacht armadak, nazien hainbat indar militarrez osatuak, Sobiet Batasuna inbaditu zuen.

Abuztua

Maurice Denis-ek uko egin zion Ordre des artistes-eko (Arte grafiko eta plastikoen elkartea) presidentearena egiteari.

Kolaborazionistek Boltxebikeen aurkako frantses boluntarioen legioa (LVF) sortu zuten.

Indar okupatzaileen erabaki batek preso politiko frantses guztiak bahitu bihurtu zituen.

Iraila

Le Juif et la France (Judua eta Frantzia) erakusketa, Palais Berlitz.

Urria

Vichyko gobernuak Lan-Zerbitzua ezarri zuen.

Auschwitz II–Birkenau esparrua zabaldu zuten.

Robert Brasillach-ek, Jacques Chardonne-k, Pierre Drieu la Rochelle-k eta Marcel Jouhandeau-k Weimarren egindako Europako Idazleen Biltzarrean parte hartu zuten.

Bahituen exekuzioa Châteaubriant ondoan, Choisel-eko atxilotze-esparruan.

Azaroa

Alemanian izan ziren Paul Belmondo, Henri Bouchard, André Derain, Charles Despiau, André Dunoyer de Segonzac, Othon Friesz, Paul Landowski eta Maurice de Vlaminck (besteak beste), Nazien propaganda-aparatuak antolatutako bisitaldi ofiziala egiten.

Abendua

Indar japoniarrek Pearl Harbor bonbardatu zuten; erasoak bi milatik gora hildako eta mila zauritu eragin zituen indar estatubatuarren artean.

Ameriketako Estatu Batuak gerran sartu ziren.

Alemaniak eta Italiak gerra deklaratu zieten Ameriketako Estatu Batuei.