Edukira zuzenean joan

L'Art en guerre. Frantzia, 1938-1947: Picasso-tik Dubuffet-era

hezkuntza-edukia

1942

Urtarrila

Wannsee-ko Biltzarrean, goi-mailako nazi militarrek “azken konponbidea” antolatu zuten, alegia, juduen hilketa sistematikoa.

Martxoa

Artist in Exhile (Artistak erbestean) erakusketa; New Yorkeko Pierre Matisse arte-galerian.

Le bolchevisme contre l’Europe (Boltxebismoa Europaren aurka) erakusketa.

Francs-tireurs et partisans français-Main d’oeuvre immigrée (FTP-MOI) izenekoa osatu zen, hau da, Frantziako Erresistentziaren unitate bat, nagusiki militante atzerritarrez osatua.

Deportatutako juduen lehen konboia Drancy-tik atera zen, Auscwhitz aldera. 1944ko abuzturako, hirurogeita hamar konboi baino gehiago atera ziren bertatik.

Apirila

Laval Vichyko gobernuburu bihurtu zen; eta Abel Bonnard, Hezkuntza Nazionaleko ministroa.

Maiatza

Arno Breker erakusketa, Orangerie des Tuileries. Jean Cocteau-k Arno Breker eskultoreari egindako omenaldia Comoedia aldizkariaren azalean.

Alemaniak Frantziatik langile gaituak bidaltzea agindu zuen.

Alemanek legez hala zehaztuta, zonalde okupatuan bizi ziren sei urtetik gorako judu guztiek izar horia eraman behar zuten agerian, arropan josita, judu zirela erakusteko.

Bahituen exekuzioa Parisko Mont Valérien-en.

Auschwitz III—Monowitz bortxazko lan-esparrua ireki zuten.

Ekaina

Maurice de Vlaminck-ek Picasso gogor kritikatu zuen Comoedian.

Lavalek adierazi zuen honakoa nahi zuela: “Alemaniak gerra irabaztea, zeren, hala egin ezean, goizetik gauera Boltxebismoa toki guztietara zabalduko baita”.

Uztaila

Neguko Belodromoko (Vel’d’Hiv) sarekada Parisen, juduak atxilotzeko. Okupazioarentzat lanean ari zen polizia frantsesak hamahiru mila lagunetik gora atxilotu zituen, horien artean lau mila ume baino gehiago. Ehunka batzuek baino ez zuten lortu deportaziotik bizirik ateratzea.

Estalingradoko batailaren hasiera.

Varsoviako ghettoko juduen deportazio sistematikoa Treblinka-ko esparrura.

Abuztua

Parisko Arte Modernoko Museo Nazionala ireki zen Palais de Tokyo-n.

Saliège kardinalaren eskutitza kaleratu zen, juduen kontrako jazarpena salatzeko.

Rote Kapelle (Orkestra gorria), alegia, Alemaniako erresistentzia mugimendua, deuseztatu zuten.

Iraila

Lettres françaises clandestines (Letra klandestino frantsesak) lanaren lehen alea, Jacques Decour-ek idatzia. Aurretik, maiatzean, fusilatze-pelotoi batek Decour exekutatu zuen.

Derrigorrezko Lanaren Legea, 18 eta 50 urte bitarteko gizonentzat eta 21 eta 35 urte bitarteko emakume ezkongabeentzat.

Azaroa

Hegoaldean, Erresistentziako lehen makiak antolatu ziren (Erresistentziako gerrillari taldeak, sarri landa-eremuetan ibiltzen zirenak).