hezkuntza-edukia
1943
- Izenburua:
- 1943
- Erakusketa:
- L'Art en guerre. Frantzia, 1938-1947: Picasso-tik Dubuffet-era
- Gaiak:
- Heriotza | Erakusketak | Historia | Bigarren Mundu Gerra | Nazismoa | Frantzia | Paris | Antisemitismoa | Kontzentrazio-esparrua
- Aipatutako artistak:
- Braque, Georges | Freundlich, Otto
Urtarrila
Georges Braque-ri eskainitako atzera begirakoa, Udazkeneko Aretoan.
Naziek, frantses poliziak lagunduta (René Bousquet buru zuela), ia lau mila judu atxilotzeko sarekada antolatu zuten Marseillan.
Hegoaldeko Erresistentziako taldeak batu egin ziren, Erresistentziako Mugimenduen Batasuna (MUR) izena hartuta.
Pierre Lavalek, Vichyko gobernu buruak, Milizia Frantsesa antolatu zuen, eta horren ardura eskuin muturreko Darnand kolaborazionistari eman zion Pétain mariskalaren gobernuaren aurkako Erresistentzia indargabetzeko.
Otsaila
Naziak errenditu egin ziren Estalingradon.
Derrigorrezko Lan-Zerbitzuaren (STO) hasiera. Horren arabera, Frantziako 600.000 langile Alemanian lan egitera behartu zituzten 1942ko ekainetik 1944ko uztailera.
Martxoa
Otto Freudlich, jatorri juduko artista alemana, Lublin-Majdanek esparruan hil zen.
Pierre Brossolette-k batzorde bat eratu zuen iparraldeko Erresistentziaren mugimenduak koordinatzeko.
Apirila
Asteko haragi-errazioa 120 gramoetara gutxitu zen.
Vichyko gobernuak Léon Blum, Édouard Daladier, Maurice Gamelin, Georges Mandel eta Paul Reynaud Alemaniari entregatu zizkion (Riom-eko epaiketa).
Matxinada Varsoviako ghettoan.
Erresistentziak, lehen aldiz, Miliziako kide bat hil du.
Maiatza
Indar aliatuak Tunisian sartu ziren.
Naziak Ipar Afrikatik bota zituzten.
Jean Moulin, isilpean, Erresistentziako Kontseilu Nazionalaren (CNR) lehen bilerako buru izan zen; geroago, ekainean, Caluire-n atxilotu zuten.
Ekaina
Frantziako Liberazio Batzorde Nazionala (CFLN) sortu zuten Aljerren.
Uztaila
Indar aliatuak Sizilian lehorreratu ziren (Erresuma Batua, AEB eta Kanada).
Faxismoaren Kontseilu Gorenak Benito Mussolini kargutik kendu zuen.
Iraila
Aliatuak Italian lehorreratu ziren.
Korsika askatu zuten.
Azaroa
Teherango Konferentzian, Winston Churchill, Franklin Roosevelt eta Joseph Stalin elkartu ziren.
Abendua
René Breteau-k Présence d’Apollinaire (Apollinare-n presentzia) erakusketa antolatu zuen, Pariseko Galerie Matières et Formes-en.
Naziek katalogoa debekatu zuten.
Erresistentziako borrokalariek Barnealdeko Indar Frantsesak (FFI) sortu zituzten.