Edukira zuzenean joan

L'Art en guerre. Frantzia, 1938-1947: Picasso-tik Dubuffet-era

hezkuntza-edukia

1944

Urtarrila

Erresistentziaren ekintzak eta Okupazioaren errepresioa areagotu ziren.

Otsaila

Robert Desnos poeta surrealista frantsesa eta Max Jacob idazle eta margolari frantsesa atxilotu zituzten.

Martxoa

Max Jacob hil egin zen Drancy-ko atxilotze-esparruan.

Maiatza

Pétain mariskalaren Arte-Zerbitzuaren lehenbiziko erakusketa.

Ekaina

Aliatuak Normandian lehorreratu ziren. Bayeux askatu zuten; Frantziako lehen hiria.

Oradour-sur-Glane-ko sarraskia: naziek 642 zibil hil zituzten.

Naziek Marc Bloch historialari frantsesa erail zuten erresistentzia-ekintzengatik.

Uztaila

Azken ministro-kontseilua Vichy-n.

Abuztua

Felix Nussbaum margolari judu-alemana Auschwitz–Birkenau-n hil zen.

Aliatuak Proventzan lehorreratu ziren.

Parisko askapen-hasiera.

De Gaulle jenerala Paris askatuan sartu zen.

Frantziako Errepublikako behin behineko gobernua (GPRF) Parisen kokatu zen.

Urria

Intelektual Espainiarren Batasuna sortu zen, Espainiako Lagunen Batzorde Frantsesaren laguntzaz; azken hori intelektual frantsesez osatua zegoen, horien artean Louis Aragon, Albert Camus eta Paul Éluard zirela.

Picasso-k abiarazitako Artearen Fronte Nazionaleko zuzendaritza-batzordeak deia egin zuen, hainbat artista eta arte-kritikari kolaborazionistak izateagatik atxilo zitzaten.

Frantziako Errepublikako behin-behineko gobernuak emakumeei bozkatzeko eskubidea eman zien.

L’Humanité aldizkariak argitaratu zuen Picasso Alderdi Komunistako kidea zela.

Udazkeneko Aretoko lehen erakusketa Askapenaren ondoren. Picassok 74 margolan jarri zituen erakusgai; bere aurkakoek horietako hainbat bota zituzten.

Azaroa

Roosevelt Ameriketako Estatu Batuetako presidente berriz hautatu zuten laugarren aldiz.

Abendua

Frantziar-sobietar ituna sinatu zuten Moskun.