Edukira zuzenean joan

L'Art en guerre. Frantzia, 1938-1947: Picasso-tik Dubuffet-era

hezkuntza-edukia

1946

Urtarrila

Francis Bacon artista britainiarraren lehen erakusketa Londresen.

Louvrek Gerra (La Guerre) margolana, Henri Rousseau-rena, erosi zuen.

Canneseko zinema-jaialdia sortu zuten.

Letrismoaren lehen ekimena.

Artea Espainia errepublikanoan. École de Paris-eko artista espainiarren erakusketa, Praga.

Nazio Batuen Erakundearen lehen batzar nagusia Londresen.

De Gaulle “alderdi bidezko sistemaren” aurka zegoen eta karguari uko egin zion.

Otsaila

Art et Résistance (Artea eta Erresistentzia) erakusketa, Musée national d’Art moderne.

Saint-Anne ospitale psikiatrikoko pazienteek egindako artelanen erakusketa.

Apirila

Pour un art religieux (Erlijio-arte baten alde), Galerie René Drouin-en.

Marthe Richard Legeak burdelak itxiarazi zituen.

Maiatza

Dubuffet, Mirobolus, Macadam et Cie (Dubuffet, Mirobolus, Macadam eta besteak) erakusketa, Galerie Drouin-en.

Blum-Byrnes akordioa (Estatu Batuek emandako diru-laguntza Frantziari).

Ekaina

Jaialdia Sarah-Bernhardt Antzokian Antonin Artaud idazlearen omenez, Rodez-eko eroetxetik irten ondoren.

Uztaila

Estatubatuarrek egindako saio nuklearren hasiera Bikini atoloian, Ozeano Bareako hegoaldean, bonba nuklearren eragina aztertzeko.

Urria

Chefs-d’oeuvre retrouvés en Allemagne erakusketa (Alemanian aurkitutako maisulanak; juduen bildumetatik arpilatuak) Musée de l’Orangerie-n.

Erreferenduma Frantzian konstituzio berria onartzearen alde.

Funtzio publikoaren estatutua onartu zen.

Azaroa

Exposition d’Art moderne (Arte modernoko erakusketa) UNESCOk antolatua, Musée national d’Art moderne-n.

Legegintzako hauteskundeetan, Frantziako Alderdi Komunistak irabazi zuen, botoen % 28,3 lortuta.

Frantziak Vietnamgo Haipong bonbardatu zuen, Viet-Minh-ek egindako bonbardaketari erantzuteko.

Abendua

Le noir est une couleur (Beltza kolore bat da) erakusketa, Galerie Maeght-en.

New York Nazio Batuen Erakundearen egoitza nagusi bihurtu zen.

Matxinada Hanoin. Indotxinako gerraren hasiera. 1954eko uztaila arte iraun zuen.