Edukira zuzenean joan

L'Art en guerre. Frantzia, 1938-1947: Picasso-tik Dubuffet-era

hezkuntza-edukia

1947

Urtarrila

Polaroid kamera asmatu zuten.

Le Corbusier arkitektoak lehen etxebizitza-unitatea eraiki zuen Marseillan.

Christian Dior moda diseinatzaileak New Look bilduma aurkeztu zuen.

Jose Antonio Agirre, euskaldunen lehen lehendakaria, Amerikako erbestetik Frantziara itzuli zen eta Euskal gobernua berriz eratu zuen.

Antonin Artaud-en hitzaldia Vieux Colombier antzokian.

Vincent Auriol Frantziako Laugarren Errepublikako presidente hautatu zuten.

Maiatza

Komunistak gobernutik bota zituzten. Hiruko gobernuaren amaiera.

Ekaina

Automatisme: six peintres canadiens (Automatismoa, sei margolari kanadiar) erakusketa, Galerie du Luxembourg-en.

Musée national d’Art moderne museoa berriz zabaldu zuten, Jean Cassou zuzendari lanetan.

Alderdi Komunistaren 11. Kongresua Estrasburgon, Sobiet Batasunean Jdanov-ek zabaldutako errealismo sozialistaren doktrinaren eraginpean.

Marshall Planaren abiaraztea, Europa berreraikitzen eta komunismoaren kontra borrokatzen laguntzeko.

Uztaila

Surrealismoaren Nazioarteko Erakustaldia, Galerie Maeght-en.

Lehenbiziko Avignongo jaialdia.

Aix-en-Provence-ko lehenbiziko musika-jaialdia.

Abuztua

Aljeriako Estatutua onartu zen.

Iraila

Henri Matiss-ek egindako Jazz lana argitaratu zuten, edizio mugatuko liburu, testu eta irudi orriekin osatua.

Urria

Kominform sortu zuten (Informazio Bulego Komunista).

Nazio Batuen Erakundeak botoa eman zuen Palestina bi estatu independentetan zatitzeko, bata judua eta bestea arabiarra.

Azaroa

École Pratique des Hautes Études-en seigarren saila sortu zuten, zuzendaria Lucien Febvre zelarik.

The Foyer de l’art brut (Art brutaren etxea) erakusketa, Galerie René Drouin-en.

Greba askoko bolada Frantzian.