Edukira zuzenean joan

Lee Krasner. Kolore Bizia

TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE
Izenburua:
Lee Krasner. Kolore Bizia
Data:
2020ko irailak 18 - 2021ko urtarrilak 10
Komisariotza:
Eleanor Nairne eta Lucía Aguirre
Erakusketa mota:
Banakakoa
Gaiak:
Emakumea artean | Mitologia | Artea eta emozioa | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Espazioa | Forma | Kolorea | New York | Jackson Pollock | Lee Krasner
Mugimendu artistikoak:
Espresionismo Abstraktua | Modernismoa
Erakusketa birtuala:
https://www.guggenheim-bilbao.eus/eu/erakusketak/lee-krasner-kolore-bizia

“Pintatzea errebelazio bat da, maitasunezko ekintza bat [...] margolari naizen heinean, ezin dut bestela ikusi”

Lee Krasnerrek (1908–1984) Lena Krassner zuen jatorrizko izena, Brooklynen jaio zen eta errusiar judu ortodoxo emigranteen familia batean hazi zen. 14 urterekin, artean jardutea erabaki zuen, eta New Yorkeko lehen sortzaileetako bat izan zen planteamendu erabat abstraktua hartzen, espresionismo abstraktuaren aitzindari bihurtuz. 1942an bere lanak French and American Painting izenburua zuen talde-erakusketan sartu zituzten eta, erakusketa hartan parte hartu zuten artistetatik bakarra baitzen ezagutzen ez zuena —Jackson Pollock—, Krasnerrek haren estudioa bisitatzera joatea erabaki zuen. Era hartan hasi zen bien arteko harremana; 1945ean ezkondu eta Springsera joan ziren bizitzera, Long Islandera.

Bere garaikide askok ez bezala, Krasnerrek uko egin zion “izenpe bereizgarri” bat sortzeari, “zurruna eta batere bizia ez zen” gauza iruditzen zitzaion-eta. Obra-zikloak landuz, etengabe bilatu zituen benetako adierazpena lortzeko bitarteko berriak, baita garairik nahasienetan ere —Pollocken ezegonkortasun emozionalaren eta haren bat-bateko heriotzaren ondoriozkoetan, 1956an hil baitzen auto-istripu batean—. Krasnerren izpiritu bikaina argi antzematen da bere estudioan berrogeita hamar urte baino gehiagotan sortu zituen eta erakusketa honetan ospatzen ditugun obren multzoaren bidez.

Londreseko Barbican Centre erakundeak antolatutako erakusketa Schirn Kunsthalle Frankfurt, Bernako Zentrum Paul Klee Guggenheim Bilbao Museoarekin lankidetzan.