Edukira zuzenean joan

Making Africa. Gaur egungo diseinuaren kontinentea

hezkuntza-edukia

Hainbat datu

Afrikako kontinentearen azalera 30,1 milioi km -koa da. Txina, AEB, India eta Ekialdeko Europa sartuko lirateke bertan. Asia baino ez da handiagoa. Afrikan 54 herrialde daude eta 2.000 hizkuntza baino gehiago. Afrikak 1.100 milioi biztanle baino gehiago ditu. Hiri batzuek dentsitate handia dute, Dakar, kasu. Afrikako megahiri handienak honakoak dira (NBEren 2014ko datuak): Lagos (Nigeria): +18 milioi persona Kairo (Egipto): +12 milioi persona Kinshasa (Kongoko Errepublika Demokratikoa): +11 milioi persona Munduko kontinenterik gazteena da: batez besteko adina 20,5 urtekoa da eta herritarren erdia are gazteagoa da. Ikus hemen grafikoa.

Aipatzekoa da interneten eta telekomunikazioen garapena. 2000 eta 2014 artean, sareko erabiltzaileen kopurua 300 milioi handitu zen eta gaur egun 650 milioi sakelako telefono daude erabilgarri. Munduko herritarren %42k du sarerako sarbidea; Afrikan %27k. Sarerako sarbidea duten persona kopurua azpimarratzekoa da herrialde hauetan: Madagaskar, Malawi eta Malí: +%70 Egipto eta Maroko: +%60 Seychelleak eta Hegoafrika: +%50 Sare sozialetan herrialde aktiboenak, Egipto, Nigeria eta Hegoafrika dira.