hezkuntza-edukia
IN FOCUS: Artistaren estudioa
- Izenburua:
- IN FOCUS: Artistaren estudioa
- Erakusketa:
- Maria Helena Vieira da Silva. Espazioaren anatomia
- Gaiak:
- Emakumea artean | Artistaren estudioa | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Lan-prozesua | Erakusketak | Guggenheim Bilbao Museoa | Frantzia | Portugal | Brasil
- Mugimendu artistikoak:
- Abstrakzio Geometrikoa | Arte informala
- Artelan motak:
- Pintura
- Aipatutako artistak:
- Vieira da Silva, Maria Helena
Didaktika ekimenaren baitan, Museoak erakusketen osagarri diren hezkuntza-guneak, eduki digitalak eta jarduera bereziak diseinatzen ditu ikusgai dauden lanak hobeto ulertzen laguntzeko tresnak eta baliabideak eskaintzeko xedearekin.
In Focus: Artistaren estudioa izeneko Didaktika honek Maria Helena Vieira da Silvaren (Lisboa, 1908–Paris, 1992) lantokiak eta bizitokiak hartzen ditu ardatz. Izan ere, etxeko gelak eta lanerako erabiltzen zituen espazioak inspirazio-iturri gertatzen zitzaizkion sarritan artistari, eta bere margolanetako konposizioetara eramaten zituen barnealde horiek.