Edukira zuzenean joan

Pello Irazu: Panorama

Sarrera

Pello Irazu: Panorama

Izenburua:
Pello Irazu: Panorama
Erakusketa:
Pello Irazu: Panorama
Gaiak:
Artea eta espazioa
Artelan motak:
Argazkia | Eskultura | Horma-pintura
Aipatutako artistak:
Irazu, Pello

Pello Irazu gaur egungo panorama artistikoan oso artista garrantzitsua da, euskal eskulturaren berrikuntzan figura azpimarragarria eta, batez ere, 1980ko hamarkadan hasi eta gaur egun arte luzatzen den lan koherente bat garatu duen sortzailea. Eskultura —arlo honetan askotariko lanak egiten ditu, formatu txikiko hiru dimentsiotako proposamenak, instalazio handiak eta objektu hibridoak—, argazkigintza, marrazkigintza eta horma-pintura txandakatuz, Irazuren artegintzak aurre egiten die gure gorputzen, objektuen, irudien eta espazioen arteko harremanetan sortutako arazoei.

Erakusketa honetan Irazuren obraren atzera begirakoa egiten da: mugarri eta lan garrantzitsuak nabarmentzen dira, 30 urteko ibilbidearen ikuspegi aberatsa osatuz. Artistak berak diseinatu ditu erakusketako guneak eta bertako materialak.