Edukira zuzenean joan

Pierre Huyghe: (Titulurik gabea) Giza maskara

TAG_Tirudiak_VALUE
Izenburua:
Pierre Huyghe: (Titulurik gabea) Giza maskara
Data:
2017ko martxoak 30 - 2017ko uztailak 16
Erakusketa mota:
Banakakoa
Gaiak:
Erakusketa birtuala:
https://www.guggenheim-bilbao.eus/eu/erakusketak/pierre-huyghe-titulurik-gabea-giza-maskara/

Pierre Huyghek fikzioaren eta errealitatearen arteko muga lausotzen du haren artelanetan, beste mundu bat eraikitzeko: zehatz-mehatz eta maisutasunez taxututako inguruneetan, pertsonak eta txotxongiloak bat dira eta berdin jokatzen dute, eta animalia eta landare fantastiko eta errealak nahasten dira. (Titulurik gabea) Giza maskara (2014) lana Japoniara garamatza, tsunamiak eta Fukushimako hondamendiak jotako paisaiara. Bertan, benetako gertakizun batean oinarritutako eszena bat garatzen da: jatetxe huts eta kalamastra batean, tximino bat, japoniar antzerkiko maskara tradizional bat daramala, heltzen ez diren bezeroen zain dago; gora eta behera dabil, bueltaka, urduri, eta gelditu egiten da inor espaloitik datorren entzuteko edo leihotik begiratzeko. Dekoratu irreal batean harrapatutako pertsonaia horren emanaldiaren gaia, artistaren hitzetan, giza kondizioa da.