Edukira zuzenean joan

Richard Serra: Eskulturak 1985-1999

TAG_Tirudiak_VALUE
Izenburua:
Richard Serra: Eskulturak 1985-1999
Data:
1999ko martxoak 27 - 1999ko urriak 17
Komisariotza:
Carmen Giménez eta Susan Cross
Antolatzaileak:

Carmen Giménez

The Museum of Contemporary Art (MOCA), Los Angeles

Erakusketa mota:
Banakakoa
Gaiak:
Artea eta espazioa | Artea eta pertzepzioa | Eragin artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Bolumena | Denbora | Forma | Geometria | Materiala | Perspektiba | Sinbologia | Guggenheim Bilbao Museoa
Mugimendu artistikoak:
Arte Garaikidea
Erakusketa birtuala:
https://www.guggenheim-bilbao.eus/eu/erakusketak/richard-serra-4/

Richard Serra XX. mendeko eskultore garrantzitsuenetarikoa da. Bere obra munduko museo eta bilduma hoberenetan erakusgai dago. Bilboko lehenengo erakusketa honek bere eskultura berrienak bildu zituen 104 aretoan, lan harrigarri hauek barruan hartu ahal dituen Europako gune bakarra baita.

Erakusketa aurretik Los Angelesen antolatu zen, Richar Koshalek Arte Garaikideko Museoaren Zuzendariaren (MOCA) eta Julia Brown Nueva Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum museoko erakusketa berezien arte-arduradunaren eskutik. Bilbon, New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-eko XX. mendeko arte-arduradun Carmen Giménez-ek antolatu zuen erakusketa eta Espiral bihurrituak (Torqued Ellipses, 1996–98) serie zoragarriko zortzi lan hartu zituen barne. Horietako hiru, Bilbon, publikoari estreinako aldiz erakutsi zitzaizkion bere Sugea (Snake, 1996) obrarekin batera. Azken hau Guggenheim Bilbao Museoko Bildumaren piezetako bat da eta artistak bereziki sortu zuen museoa inauguratzeko.