Edukira zuzenean joan

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa

TAG_Tirudiak_VALUE
Izenburua:
Robert Rauschenberg: atzera begirakoa
Data:
1998ko azaroak 21 - 1999ko martxoak 7
Komisariotza:
Julia Blaut
Erakusketa mota:
Banakakoa
Gaiak:
Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Lankidetza artistikoa
Mugimendu artistikoak:
Arte Abstraktua | Espresionismo Abstraktua
Erakusketa birtuala:
https://www.guggenheim-bilbao.eus/eu/erakusketak/robert-rauschenberg-atzera-begirakoa

Robert Rauschenberg: atzera begirakoa erakusketak artista honen lorpen nabarmenen izpiritua jaso zuen. Erakusketa kronologikoki antolatu zen museoko bigarren eta hirugarren solairuetako galerietan. Haren pintura eta eskultura nabarmendu ziren bai eta baliabide ezberdinak lantzeko modua ere. Halaber, haren marrazkiak, argazkiak eta inprimakiak agertu ziren, baita antzerki-arteetako eta teknologian oinarritutako laneko haren lankidetza garrantzitsuak ere. Azkenik, lehen aldiz ikusi ahal izan zen Milaren 1/4 edo 2 estadio-lana (The ¼ Mile or 2 Furlong Piece) etengabeko leku batean.

Robert Rauschenbergen artea beti izan da gogoeta eragitekoa. Gai, estilo, material eta teknika askorekin lan egin du. Hori dela eta, amerikar espresionismoko gerra-osteko ia mugimendu guztien aitzindari deitzea merezi du. Hala ere, edozein afiliazio zehatzetik kanpo egoten jakin du. Beraren karrera artistikoaren hasieran, 1940ko hamarkadaren hasieran, beraren usteak, margolaritza artearekin eta bizitzarekin lotua zegoelakoak, zuzeneko erronka ekarri zion nagusi zen estetika modernoari. Haren Konbinatu (Combines) ospetsuek, 1950eko hamarkadaren erdialdean hasitakoek, benetako munduko irudi eta gauzakiak sartu zituzten margolaritza abstraktura, eta pinturaren eta eskulturaren artean onetsitako banaketei aurre egin zieten. Lanok artistaren elkarrizketa etengabea ezarri zuten, bitartekoen, artisautzakoaren eta readymade (dagoeneko egina) delakoaren eta pintzelaren keinu-teknikaren eta mekanikoki birsortutako irudiaren artekoa. Hark mundu osoko aktoreekin, inprimatzaileekin, ingeniariekin, idazleekin, artistekin eta eskulangileekin betidanik izandako lankidetzarako konpromisoa haren filosofia artistiko hedakorraren agerpena da.