hezkuntza-edukia
IN FOCUS Ruth Asawa
- Izenburua:
- IN FOCUS Ruth Asawa
- Erakusketa:
- Ruth Asawa: Atzerabegirakoa
- Gaiak:
- Artistak | Artistaren estudioa | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Erakusketak | Guggenheim Bilbao Museoa | Pedagogia | AEB | Teknika eta materialak
- Mugimendu artistikoak:
- Arte Abstraktua
- Aipatutako artistak:
- Asawa, Ruth
Museoaren Didaktika programak hezkuntza-guneak, material digitalak eta bestelako edukiak aurkezten ditu erakusketen osagarri, artelanak balioesteko lagungarriak diren tresnak eta baliabideak eskaintzeko xedez.
Honako Didaktika hau Ruth Asawari (Norwalk, Kalifornia, AEB, 1926–San Frantzisko, Kalifornia, AEB, 2013) eskainita dago, eta artistak artearen bidez irakastearen, jasangarritasunaren eta gizartearekiko konpromisoaren alde egin zuen defentsa etengabea du ardatz. 1960 eta 1970eko hamarkadetan, Asawak bere praktikaren mugak zabaldu zituen, eta San Frantziskoko herrigintzan txertatu zuen artelan publikoen eta ikastetxeekin batera egindako jardueren bidez. Hemen jasotako testuek, irudiek, dokumentuek eta bai artistaren bizitza bai gizartearen alde egin zuen lana aztertzen dituen bideoak Asawak pedagogiaren, arte-hezkuntzaren eta herrigintzaren defentsaren bidez artikulatu zuen inplikazio sozialaren ikuspegi intimoa eskaintzen dute.