Edukira zuzenean joan

Ruth Asawa: Atzerabegirakoa

hezkuntza-edukia

SCRAP [Scroungers’ Center for Reusable Art Parts]: ARTEA, HEZKUNTZA ETA BIRZIKLATZEA

Izenburua:
SCRAP [Scroungers’ Center for Reusable Art Parts]: ARTEA, HEZKUNTZA ETA BIRZIKLATZEA
Erakusketa:
Ruth Asawa: Atzerabegirakoa
Gaiak:
Artistak | Artistaren estudioa | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Lan-prozesua | Papera | Birziklatzea | AEB | Kalifornia | Teknika eta materialak
Mugimendu artistikoak:
Arte Abstraktua
Aipatutako artistak:
Asawa, Ruth

1970ean, zenbait artista profesional San Frantziskoko ikastetxe publikoetan lan egiten hasi ziren Neighborhood Arts Program ekimenaren bitartez. Hala ere, eskola askok ez zuten finantzabide nahikorik, eta materialak nola edo hala lortu beharrean ibiltzen ziren artista-irakasleak. 1976an, Asawak eta komunitate artistikoko lider Anne Thielenek behar horri erantzuteko modua aurkitu zuten papergintza enpresa batek egindako dohaintza inspirazio-iturri hartuta.

Material baztertuak ikastetxeei emateko eta bai birziklapena bai berrerabilera sustatzeko asmoz, SCRAP (Scroungers’ Center for Reusable Art Parts) proiektua jaio zen, bizitza osoan zehar Asawak artegintza eta arte-hezkuntza praktikoaren alde egindako defentsan oinarrituta. Gaur egun, SCRAPek Asawaren ikuspegi pedagogikoa gorpuzten jarraitzen du, baita artistak gizartearen aldeko konpromisoan eta ekitatean zuen sinesmen osoa ere, artea, hezkuntza eta jasangarritasuna ardatz hartuta.