Edukira zuzenean joan

Serra/Seurat. Marrazkiak

hezkuntza-edukia

Serraren eta Seuraten marrazkietako teknikak eta prozedurak

Izenburua:
Serraren eta Seuraten marrazkietako teknikak eta prozedurak
Erakusketa:
Serra/Seurat. Marrazkiak
Gaiak:
Artearen historia | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Argia | Papera | Marrazkigintza | Guggenheim Bilbao Museoa | Hezkuntza | Teknika eta materialak
Mugimendu artistikoak:
Arte Garaikidea | Neoinpresionismoa
Teknikak:
Arkatz | Conté arkatza
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Serra, Richard | Seurat, Georges

Didaktika proiektuaren barruan, Museoak gune didaktikoak, online edukiak eta jarduera bereziak diseinatzen ditu erakusketa bakoitzaren osagarri, eta ikusgai dauden obrak errazago balioesten laguntzen duten tresnak eta baliabideak eskaintzen ditu horrela. Serra/Seurat. Marrazkiak erakusketaren Didaktika honek bi artistok marrazkigintzan erabilitako teknikak eta materialak ditu ardatz: paperaren aukeraketa, haren ehundura eta tamaina, lan-tresnak, bai eta kolore beltza bakarrik erabiltzearen aldeko hautua funtsezkoak izan dira Georges Seurat eta Richard Serrarentzat. Aipatutako gai horiei buruzko informazio gehigarria dugu gune honetan; Sortaldeko eta Sartaldeko hainbat paper-mota eta haien ehundura eta gramajeak ukimenaren bidez hautemateko aukera ere badago. Gainera, dokumentalen pasarteak ikus daitezke horretarako berariaz prestatuko bi txokoetan, denak ere gai hauen ingurukoak: Seuratek argiari ematen zion tratamenduak garai desberdinetako artistengan izan duen eragina, batetik, eta marrazketak Serraren ibilbidean izan duen garrantzia, bestetik.