Edukira zuzenean joan

Steve McQueen: 66-76-26

TAG_Tirudiak_VALUE
Izenburua:
Steve McQueen: 66-76-26
Data:
2026ko urriak 9 - 2027ko otsailak 21
Komisariotza:
Lekha Hileman
Erakusketa mota:
Banakakoa
Gaiak:
Artea eta musika | Interpretazioa | Artistak | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Iluntasuna | Konposizioa | Soinua | Guggenheim Bilbao Museoa | AEB | David Bowie | Nina Simone | Giza eskubideak
Mugimendu artistikoak:
Arte Garaikidea
Erakusketa birtuala:
https://www.guggenheim-bilbao.eus/eu/erakusketak/steve-mcqueen

Steve McQueenek 30 urtetik gora daramatza ezikusiarena egin ezin zaien gaiak jorratzen: historia, indarkeria, poza, atsekabea, lekukotasuna. 66–76–26 instalazioak, berriz, aldaketa nabarmena dakar: ez dago irudirik, bi ahots baino ez; hamarkada bateko aldeaz grabatutako bi ahots areto ilundu batean elkarturik.

Wild is the Wind kantuaren grabazioak dira bi-biak. Dimitri Tiomkin konpositoreak eta Ned Washington kantagileak 1957ko izen bereko filmerako idatzitako abesti hura erabat bestelako erregistro batera eraman zuten Nina Simonek 1966an eta David Bowiek 1976an. McQueenek behin eta berriro jo izan du interpretazio horietara, biei darien desirak, beharrak, premiak —artistak irrika bizia deitzen duen horrek— erakarrita. Instrumentazio oro kenduta, eta bakoitza aretoko mutur batean jarrita, Simonek eta Bowiek sekula egin ez zuten duetoa osatzen dute bi ahotsek.

AEBko eskubide zibilen aldeko mugimendu betean grabatu zuen Simonek bere bertsioa, osasun-arazo handiak zituen garai batean. Bowiek, berriz, zeharo egoera pertsonal eta fisiko latzean zegoela grabatu zuen berea, adikzioan itota. Biek ere barrenak hustu zituzten musikarekin, irabazi ala galdu. Kantua momentu haietatik une honetara dator, eta entzungai duguna ezin da inolaz ere bereizi grabazioak egin ziren garaian gertatutakotik.

Instalazioak arreta-mota jakin bat eskatzen du. Aretoa ilunduta dago, inolako objektu edo irudirik gabe. Ez dago argazkitan hartzeko ezer. Geratzen den bakarra soinua da, arnasa, eta bisitari bakoitzak espaziora dakarren bizitza. Izan ere, McQueenen hitzetan, ikusleak dira pieza honetako hirugarren ahotsa.