Edukira zuzenean joan

William Kentridge: 7 atal Georges Mélièsentzat, Ilargirako bidaia eta Eguna gauaren ordez

TAG_Tirudiak_VALUE
Izenburua:
William Kentridge: 7 atal Georges Mélièsentzat, Ilargirako bidaia eta Eguna gauaren ordez
Data:
2020ko martxoak 12 - 2021ko otsailak 7
Komisariotza:
Manuel Cirauqui
Erakusketa mota:
Banakakoa
Gaiak:
Artea eta emozioa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Erretratua eta autorretratua | Georges Méliès | Philip Miller
Mugimendu artistikoak:
Arte Garaikidea
Erakusketa birtuala:
https://www.guggenheim-bilbao.eus/eu/erakusketak/william-kentridge-7-atal-georges-meliesentzat-ilargirako-bidaia-eta-eguna-gauaren-ordez

William Kentridge erreferentziazko izena da bideo-instalazioaren historian. Bere lanean, bideo-instalazioak koreografia eta marrazketa, keinua, ezabatua eta lerroa uztartzen ditu. Zuri-beltza nagusi denez, haren obrak arte grafikoetako lan-teknikekin (ikatz-ziria, grafitoa, tinta…) lotzen du filmaren testura tradizionala. Bederatzi pantailako instalazio honetan, Kentridgek George Méliès zinemaren aitaren talentuari hel egiten dio, eta, aldi berean, autorretratu oniriko bat egiten du, marrazkilarien estudioa agertoki kosmiko gisa erabiliz eta bere gorputza eta eguneroko jarduna erakutsiz. Erakusketak 7 atal Georges Mélièsentzat filmazio-multzotik hartzen du izena, eta harez gain beste bi lan osagarri ere hartzen ditu bere baitan, haiek ere 2003an eginak: Eguna gauaren ordez (argazki-negatiboan zuriak eta beltzak trukatzeko lanari lotuta) eta Ilargirako bidaia (Mélièsek 1902an egindako maisulan homonimoari egindako omenaldi inplizitua). Azken pieza horrek jartzen dio soinua modu dramatikoan espazio osoari Phillip Miller-en jatorrizko musikari esker.