Edukira zuzenean joan

Dongen, Kees van

Delfshaven (Herbehereak), 1877 | Monte-Carlo (Frantzia), 1968

Dongen, Kees van

Dongen, Kees van

DOKUMENTUAK IKUSI

Biografía

Kees van Dongen herbeheretar jatorriko artistaren lehen pintura ilunek Rembrandt van Rijn-en artelanen tonu larri eta ilunetatik edaten dute, baina 1890eko hamarkada aldera, haren konposizioak dinamikoagoak bihurtu ziren, baita kolore biziagoak hartu ere. Van Dongen Roterdameko Akademie voor Beeldende Kunsten-en hezi zen, marrazle bikaina bihurtu zen, eta bertako egunkari bateko ilustratzaile lanetan kolaboratu zuen. 1890eko hamarkada amaiera aldera, Parisen finkatu zen eta, bertan, hiriko argitalpenen industria hazkorrean parte hartu zuen, argitalpen satirikoetan eta abangoardiakoetan ilustratzaile lanetan arituz, adibidez, La Revue blanche eta L’Assiette au beurre-n. Van Dongen-en obra grafikoan sartzen dira batez ere Parisko mende amaierako eszenak, hiriko kafe eta kaleetako bizitza animatuko erretratuak, sarritan cocottesen demi-mondeko gizarte zitalari erreparatuz. Bere arreta gizartearen bazterretan jartzea anarkisten aldeko bere jarreraren adierazpena da. Emakumea galtzetak estutzen (Femme ajustant les bas, ca. 1901, 146. or.) eta Kaleko eszena (Scène de rue, 1901, 147. or.) lehen sorkuntza aldi honetakoak dira.

XX. mende hasieran, Van Dongenek pinturari heldu zion berriz, baita bere pintzelkada zabaldu eta tonu biziagoak erabili ere. 1905ean, Udazkeneko Erakusketa ospetsuan bere obra jarri zuen erakusgai eta, bertan, berak zein beste pintore batzuek, tartean zirela André Derain, Henri Matisse eta Maurice de Vlaminck, kolore sorta ez-errealista eta lengoia formal oso adierazkorrak zituzten pinturak erakutsi zituzten eta, ondorioz, fauves ezizena jarri zieten (frantsesez, “pizti basatiak”). Van Dongen oso estimatua zen emakumezkoen bere biluziengatik eta adierazpen sentsual eta hedonistengatik. Lehen Mundu Gerraren ondoren, lan eskari handia izan zuen Frantziako zein nazioarteko goi-gizartearen erretratuak egiteko. Erretratuak ez ezik, Van Dongenek paisaiak eta Parisko eszenak pintatzen jarraitu zuen, sorkuntza grafikoa baztertu gabe.

Parte hartutako erakusketak

Paris: arteen hiriburua, 1900-1968
2002ko maiatzak 28 - 2002ko irailak 3
L'Art en guerre. Frantzia, 1938-1947: Picasso-tik Dubuffet-era
2013ko martxoak 16 - 2013ko irailak 8
Fauvismotik surrealismora: Parisko Musée d’Art Moderneko maisulanak
2022ko otsailak 11 - 2022ko maiatzak 22