
Kelly, Ellsworth
Biografía
Newburgh, New York, 1923 | Spencertownen bizi da (New York)
1923
Maiatzaren 31n jaioa, Newburgen, New Yorken
1944–45
Ameriketako Estatu Batuetako armadan egon zen II. Mundu Gerran, Frantzian, Ingalaterran eta Alemanian
1946
Bostongo School of the Museum of Fine Arts-en sartu zen, eta bertan marrazketa eta pintura ikasi zituen. 1948an graduatu zen
1948
Parisera joan zen eta École des Beaux-Arts-en sartu zen
1949
Bere lehenengo lan abstraktuak pintatu zituen. John Cage ezagutu zuen
1950
Bere aurreneko taldeko erakusketa egin zuen Europan, Parisko Galerie des Beaux-Arts-en. Jean Arp, Georges Vantongerloo eta Francis Picabia ezagutu zituen
1951
Bere lehenengo bakarkako erakusketa egin zuen Parisen, Galerie Arnaud-en. Panel anitzez osatutako bere lehenengo lana egin zuen: Colors for a Large Wall. Brancusi ezagutu zuen eta haren estudioa bisitatu zuen
1952
Joan Miró eta Alberto Giacometti ezagutu zituen
1953
Marcel Breuer eta Alexander Calder ezagutu zituen
1954
New Yorkera itzuli zen
1956
Bakarkako lehenengo erakusketa egin zuen New Yorken, Betty Parsons Gallery-n
1957
Bere lana Young America 1957 erakusketan egon zen ikusgai, New Yorkeko Whitney Museum of American Art-en
1958
Erakusketa bat egin zuen Galerie Maeght-en, Parisen
1959
Bere lehenengo eskultura-erakusketa egin zuen, New Yorkeko Betty Parsons Gallery-n. Bere lana Sixteen Americans erakusketan egon zen ikusgai, New Yorkeko Museum of Modern Art-en (MoMA). Jasper Johns eta Frank Stella ezagutu zituen
1963
Kellyren lehenengo bakarkako erakusketa museo batean, Washington, DCko Gallery of Modern Art-en. Ondoren, erakusketa Bostongo Institute of Contemporary Art-en egon zen ikusgai
1966
AEBko Pabilioian egon zen bere lana ikusgai, Veneziako 33. Bienalean
1968
Documenta 4 erakusketan parte hartu zuen, Kasselen
1969
Mural bat egin zuen UNESCOrako, Parisen
1973
New Yorkeko Museum of Modern Art-ek (MoMA) bere lanaren atzera begirako erakusketa egin zuen. Ondoren, Kaliforniako Pasadena Art Museum-en, Minneapolisko Walker Art Center-en eta Detroit Institute of Arts-en ikusi ahal izan zen
Parte hartutako erakusketak
- Paris: arteen hiriburua, 1900-1968
- 2002ko maiatzak 28 - 2002ko irailak 3
- Chillidaren omenez
- 2006ko apirilak 5 - 2006ko ekainak 11
- Art in the USA: 300 urteko berrikuntza
- 2007ko urriak 11 - 2008ko apirilak 27
- Serra/Seurat. Marrazkiak
- 2022ko ekainak 9 - 2022ko irailak 6
- Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte
- 2022ko irailak 8 - 2023ko urtarrilak 22