Edukira zuzenean joan

Chillidaren omenez

katalogoa

Elsworth Kelly

Galder Reguera

Izenburua:
Elsworth Kelly
Egilea:
Galder Reguera
Argitalpena:
Bilbo: FMGB Guggenheim Bilbao Museoa, 2006
Neurriak:
31 x 24 cm.
Orrialdeak:
480
ISBN:
978-84-95216-49-6
Erakusketa:
Chillidaren omenez
Gaiak:
Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Erakusketak
Mugimendu artistikoak:
Arte Abstraktua
Teknikak:
Marrazkia
Artelan motak:
Eskultura | Grabatua | Horma-pintura | Pintura
Aipatutako artistak:
Kelly, Ellsworth

Newburgh, New York, 1923 | Spencertownen bizi da (New York)

1923 Maiatzaren 31n jaioa, Newburgen, New Yorken
1944–45 Ameriketako Estatu Batuetako armadan egon zen II. Mundu Gerran, Frantzian, Ingalaterran eta Alemanian
1946 Bostongo School of the Museum of Fine Arts-en sartu zen, eta bertan marrazketa eta pintura ikasi zituen. 1948an graduatu zen
1948 Parisera joan zen eta École des Beaux-Arts-en sartu zen
1949 Bere lehenengo lan abstraktuak pintatu zituen. John Cage ezagutu zuen
1950 Bere aurreneko taldeko erakusketa egin zuen Europan, Parisko Galerie des Beaux-Arts-en. Jean Arp, Georges Vantongerloo eta Francis Picabia ezagutu zituen
1951 Bere lehenengo bakarkako erakusketa egin zuen Parisen, Galerie Arnaud-en. Panel anitzez osatutako bere lehenengo lana egin zuen: Colors for a Large Wall. Brancusi ezagutu zuen eta haren estudioa bisitatu zuen
1952 Joan Miró eta Alberto Giacometti ezagutu zituen
1953 Marcel Breuer eta Alexander Calder ezagutu zituen
1954 New Yorkera itzuli zen
1956 Bakarkako lehenengo erakusketa egin zuen New Yorken, Betty Parsons Gallery-n
1957 Bere lana Young America 1957 erakusketan egon zen ikusgai, New Yorkeko Whitney Museum of American Art-en
1958 Erakusketa bat egin zuen Galerie Maeght-en, Parisen
1959 Bere lehenengo eskultura-erakusketa egin zuen, New Yorkeko Betty Parsons Gallery-n. Bere lana Sixteen Americans erakusketan egon zen ikusgai, New Yorkeko Museum of Modern Art-en (MoMA). Jasper Johns eta Frank Stella ezagutu zituen
1963 Kellyren lehenengo bakarkako erakusketa museo batean, Washington, DCko Gallery of Modern Art-en. Ondoren, erakusketa Bostongo Institute of Contemporary Art-en egon zen ikusgai
1966 AEBko Pabilioian egon zen bere lana ikusgai, Veneziako 33. Bienalean
1968 Documenta 4 erakusketan parte hartu zuen, Kasselen
1969 Mural bat egin zuen UNESCOrako, Parisen
1973 New Yorkeko Museum of Modern Art-ek (MoMA) bere lanaren atzera begirako erakusketa egin zuen. Ondoren, Kaliforniako Pasadena Art Museum-en, Minneapolisko Walker Art Center-en eta Detroit Institute of Arts-en ikusi ahal izan zen.
1974 AEBko National Institute of Arts and Letters-eko kide hautatu zuten. “The Painting Prize” jaso zuen, Art Institute of Chicago-k emana
1977 Documenta 6 erakusketan parte hartu zuen, Kasselen
1979 Azkenaldian egindako lanen erakusketa egin zioten New Yorkeko Metropolitan Museum of Art-en. Ellsworth Kelly: Painting and Sculpture 1963–1979 inauguratu zuten, Amsterdamgo Stedelijk Museum-en. Ondoren, Londresko Hayward Gallery-n, Parisko Centre Georges Pompidou-n eta Baden-Badengo Staatliche Kunsthalle-n ikusi ahal izan zen
1982 New Yorkeko Whitney Museum of American Art-ek bere eskulturen atzera begirako erakusketa egin zuen, ondoren Saint Louis Art Museum-en egon zena
1983 Eskultura bat instalatu zuen Mies van der Rohe-ren Farnsworth House-n, Illinoisen, AEB
1984 Washington DCko National Gallery of Art-ek areto bat eskaini zien bere pinturei, 1987 arte iraun zuena
1987 Texasko Fort Worth Art Museum-ek paper gaineko bere lanen atzera begirako erakusketa inauguratu zuen. Ondoren, Bostongo Museum of Fine Arts-en, Torontoko Art Gallery of Ontario-n, Kanadan, Baltimore Museum of Art-en, San Francisco Museum of Modern Art-en eta Kansas Cityko Nelson-Atkins Museum of Art-en ikusi ahal izan zen. Detroit Institute of Arts-ek bere grabatuen atzera begirako bat antolatu zuen, ondoren AEBko museo ugaritan egon zena. Frantziako Errepublikak Chevalier de l’Ordre des Arts et des Lettres izendatu zuen
1988 Eskultura bat instalatu zuen Minneapolisko Walker Art Center-en
1989 Amsterdamgo Overholland Museum-ek paper gaineko bere lanen erakusketa bat egin zuen
1992 Ellsworth Kelly: The Years in France, 1948–1954 inauguratu zuten Parisko Galerie Nationale du Jeu de Paume-n. Ondoren, erakusketa hura Alemanian ikusi ahal izan zen Münsterreko Westfälisches Landesmuseum-en, eta Washington, DCko National Gallery-n. Documenta 9 erakusketan parte hartu zuen, Kasselen
1993 Londresko Tate Gallery-n erakusketa bat egin zuen. Errepublika Frantsesak Chevalier de la Légion d’Honneur izendatu zuen. Manhattango Pratt Institute-k Honoris Causa Doktore izendatu zuen
1996 New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Museum-ek bere lanaren atzera begirako erakusketa handi bat egin zuen. Ondoren, Los Angelesko Museum of Contemporary Art-en, Londresko Tate Gallery-n eta Municheko Haus der Kunst-en ikusi ahal izan zen
1998 Erakusketa bat egin zuen Metropolitan Museum of Art-en, New Yorken
2000 “Praemium Imperiale” saria jaso zuen pintura-sailean, Japoniako Japan Art Association elkarteak emana
2001 Bere lehenengo marrazki-erakusketa egin zuten Fogg Art Museum-en, Cambridgeko Harvard University-n. Ondoren, Atlantako High Museum of Art-en, Art Institute of Chicago-n, Suitzako Kunstmuseum Winterthur-en, Municheko Städtische Galerie im Lenbachhaus-en eta Bonneko Kunstmuseum-en ikusi ahal izan zen
2002 Basileako Fondation Beyeler-ek bere lanaren gaineko erakusketa bat egin zuen. Frantziako Errepublikak Commandeur des Arts et des Lettres izendatu zuen
2003 Ellsworth Kelly: Red Green Blue erakusketa inauguratu zuten San Diegoko Museum of Contemporary Art-en. Ondoren, Houstongo Museum of Fine Arts-en eta New Yorkeko Whitney Museum of American Art-en egon zen ikusgai
2005 Michiganeko Grand Rapids Art Museum-ek Drawn from Nature, The Plant Lithographs of Ellsworth Kelly erakusketa antolatu zuen. Ondoren, Dartmouth College-ko Hood Museum of Art-en, St. Ives-eko Tate Gallery-n, Ingalaterran, New Yorkeko AXA Gallery-n eta, azkenik, 2007an Sevillako Centro Andaluz de Arte Contemporáneo-n egon zen ikusgai. Williamstown-eko Williams College-k, Massachusettsen, Arte Ederretako Honoris Causa Doktorea izendatu zuen

[Itzultzailea: Rosseta Testu Zerbitzuak S.L. Egokitzapena: Guggenheim Bilbao Museoa]