Edukira zuzenean joan

Krasner, Lee

Brooklyn (New York, Estatu Batuak), 1908 | New York (Estatu Batuak), 1984

Krasner, Lee

Krasner, Lee

DOKUMENTUAK IKUSI

Biografía

1908

Urriaren 27an, Brooklynen (New York) jaio zen Lena Krasner, haren familia judu ortodoxoa Odessatik gertu (orduko Errusia eta gaur egungo Ukraina) zegoen shtetl batetik etorri ondoren, pogromo basatietatik eta gerra errusiar-japoniarretik ihesi.

1926

17 urte zituela graduatu zen, eta Cooper Union-eko Woman’s Art School-en ikasten hasi zen. Denboraldi labur batez Art Students League-n egon ondoren, National Academy of Design-en ikasten jarraitu zuen.

1935

Works Progress Administration-eko (WPA) Fine Arts Project ataleko (FAP) Horma-irudien Dibisioan sartu zuten, artistei lana ematen laguntzeko.

1937

Hans Hofmann School of Fine Arts-en matrikulatu zen.

1940

Lehen aldiz, American Abstract Artists (AAA) elkartearekin jarri zuen ikusgai bere obra, New Yorkeko American Fine Art Galleries-eko American Abstract Artists Fourth Annual Exhibition erakusketan.

1941

McMillen Gallery-n egindako American and French Paintings erakusketaren harira, Krasnerrek Jackson Pollock ezagutu zuen.

1942

Krasnerrek iragarki handiak diseinatu zituen New Yorkeko saltoki handietako erakusleihoetarako, udal-fakultateetan ematen diren gerrarako prestakuntza-ikastaroen publizitatea egiteko.

[jarraitu irakurtzen]

Parte hartutako erakusketak

Espresionismo Abstraktua
2017ko otsailak 3 - 2017ko ekainak 4
Lee Krasner. Kolore Bizia
2020ko irailak 18 - 2021ko urtarrilak 10
Emakumeak abstrakziogile
2021ko urriak 22 - 2022ko otsailak 27
Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte
2022ko irailak 8 - 2023ko urtarrilak 22