- Izenburua:
- Espresionismo Abstraktua
- Data:
- 2017ko otsailak 3 - 2017ko ekainak 4
- Komisariotza:
- David Anfam | Edith Devaney | Lucía Aguirre
- Erakusketa mota:
- Taldekoa
- Gaiak:
- Artea eta gizartea | Artea eta kultura | Artea eta politika | Bigarren Mundu Gerra | New York
- Mugimendu artistikoak:
- Espresionismo Abstraktua
- Erakusketa birtuala:
- https://expresionismo.guggenheim-bilbao.eus
Bigarren Mundu Gerra inguruko eta free jazzaren eta beat belaunaldiko poesiaren urteetako aztoramen garaian, zenbait artistak, Pollockek, Rothkok eta De Kooningek, besteak beste, ezarrita zeuden konbentzioak hautsi zituzten, pinturan konfiantzazko aldi berri bati hasiera emateko. Espresionismo Abstraktua 1940ko hamarkadan New Yorken bizi ziren artista batzuen esperientzia komun baten emaitza izan zen; lagunak izan ziren batzuk, baina bakoitzak bere estilo propioa eta berezia garatu zuen. Kubismoaren eta Surrealismoaren ondoren gertatu ez bezala, Espresionismo Abstraktuak, antza denez, ez zion inongo formula finkori jarraituko.
Espresionismo Abstraktua funtsezkoa izan zen XX. mendeko artearen eboluzioan. Hala eta guztiz ere, harrigarria dirudien arren, Europan ez da mugimendu honen inguruko erakusketa handirik egin 1959az geroztik. Erakusketa handi honek 130 pintura, eskultura eta argazki baino gehiago biltzen ditu, mundu osoko bilduma publiko eta pribatuetakoak, eta mugimendu honi lotutako artista iparramerikar ospetsuenen maisulanak ere aurkezten ditu —Willem de Kooning, Arshile Gorky, Philip Guston, Franz Kline, Joan Mitchell, Robert Motherwell, Barnett Newman, Jackson Pollock, Mark Rothko, Aaron Siskind, David Smith eta Clyfford Still—, baita hain ezagunak ez izan arren garrantzi handikoak diren beste batzuk ere.
Hautaketa honek Espresionismo Abstraktuaren berriz aztertu nahi du, maiz osotasun bat balitz bezala hartu ohi bada ere, gertakari zeharo konplexua, aldakorra eta poliedrikoa izan zela aditzera emanez. Gainera, Espresionismo Abstraktua New York hiria erdigune izan zuelako ideia berrikusten du eta Mendebaldeko Kostako zenbait artista barne hartzen ditu —Sam Francis, Mark Tobey eta Minor White, besterena artean—.