Edukira zuzenean joan

Monet, Claude

Paris (Frantzia), 1840 | Giverny (Frantzia), 1926

Monet, Claude

Monet, Claude

DOKUMENTUAK IKUSI

Biografía

Claude Monet frantses inpresionisten artean nabarmenena izan zen. Inpresionistok atmosfera, argi eta naturaren itxura iheskorra aztertzeari heldu zioten eta, sarritan, pintzelkada solte eta lasterren bitartez adierazi zituzten eguzkiaren argi-efektuak. Monetek Normandiako Havre-n pasa zuen haurtzaroa eta, han zela, Eugène Boudin paisaia-pintoreak aire zabalean lan egitera animatu zuen, baita behatzen zuena zuzenean mihisean adieraztera ere.

Monetek Parisen ingurumariko landako biztanle-guneak irudikatzen eman zuen batez ere 1870eko hamarkada, lehenik Argenteuil-en lan eginez eta, gero, Vétheuil-en; 1883an, berriz, Giverny herrixka lasai eta xelebrera lekualdatu zen, eta bertan geratu zen bizi izan zen artean. Monet beti izan zen berritzailea, serietan sortzeko hartu zuen erabakiak agerian uzten duen bezala: eszena berdina baldintza klimatologiko desberdinetan pintatzen zuen, urtaroa edo eguneko ordua aldatuz. Serie horietarako aukeratutako gaiak honakoak izan ziren: Rouengo katedrala, metak, makalak edo bere lorategia. Baratzegintzaren zale amorratua izanik, Monetek urmael bat zeukan lursail bat erosi zuen bere jabetzaren aldamenean, bertan nenufar lorategi bat eta natura ingurune idiliko bat sortzeko.

1890eko hamarkadaren amaieran, Monet urmaela bera irudikatzen hasi zen: japoniar estiloko oinezkoentzako zubi bat zeukan alderik alde, eta kolorezko lore beti aldakorrez jantzita zegoen. Hain zuzen, uraren azalera eta haren nenufarrak bihurtu ziren Moneten inspirazio iturri nagusia, Nenufarrak (Nymphéas, 1914, 93. or.) seriean agertzen den bezala. Olio- pintura horiek izaera dekoratiboa dute sarritan eta lore oparoak eta mugimenduan dauden nenufarrak agertzen dira bertan, ikuslearen zentzumenen eta emozioen zirikagarri. Aire zabalean pintatzen zuen arren, bizitzaren azkenetan, Monetek estudioan amaitzen zituen mihiseak.

Parte hartutako erakusketak

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak
2017ko maiatzak 12 - 2017ko irailak 17
Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua
2018ko irailak 21 - 2019ko martxoak 24
Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era
2019ko urriak 25 - 2020ko otsailak 16