Edukira zuzenean joan

Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua

TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE
Izenburua:
Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua
Data:
2018ko irailak 21 - 2019ko martxoak 24
Komisariotza:
Megan Fontanella
Erakusketa mota:
Taldekoa
Gaiak:
Artearen historia
Mugimendu artistikoak:
Abangoardia
Erakusketa birtuala:
https://legadothannhauser.guggenheim-bilbao.eus/eu/

1963an, Europan eta Estatu Batuetan arte modernoko salerosle gisa karrera nabarmena egin ondoren erretiratuta, Justin K. Thannhauserrek (1892–1976) iragarri zuen bere arte bilduma pribatuko funtsezko artelanen multzo bat —ehun bat urte hartzen ditu—dohaintzan emango ziola New Yorkeko Solomon R. Guggenheim Foundation-i. Hilde Thannhauserrek (1919–1991), Justinen alargunak, beste koadro batzuk eman zizkion dohaintzan erakundeari geroago, 1984an eta 1991n. Gaur egun, Guggenheimeko Thannhauser Bildumak Frantziako XIX. mendearen amaierako eta XX. hasierako abangoardiako lanen gaineko ikuspegi garrantzitsua eskaintzen digu, Paul Cézanne, Edgar Degas, Édouard Manet, Vincent van Gogh eta beste zenbait margolarirekin hasita; guztien xedea izan zen artea genero akademikoetatik libratzea, eta guztiek bereganatu zituzten gai eta teknika modernoak. Mendearen bukaeran esperimentu iraultzaileak egin zituzten materialekin eta metodoekin, eta hartara, bidea egin zuten hurrengo mendeko estilo guztiz berriak gara zitezen, Georges Braque eta Pablo Picasso, beste artisten artean, lehen mailan agertu zirenean. Erakusketa honetan lehen aldiz dago ikusgai Thannhauser Bilduma ospetsuaren zati garrantzitsu bat New Yorketik kanpo, duela berrogeita hamar urte baino gehiago Guggenheim Museumen kokatu zenetik; sorta honek argiro azpimarratzen du Thannhauser familiaren legatua beren garaiko artearen babesle gisa. Justinek bildumaz esan zuen bezala, “Estimatzea espero dut. Nire bizitza osoa da”.

—Megan Fontanella, Arte Moderno eta Artelanen jatorrien Arte Arduraduna, Solomon R. Guggenheim Museum Erakusketa hau Solomon R. Guggenheim Foundation-ek antolatu du, eta artelan guztiak haren Bildumakoak dira.

#ThannhauserGuggenheimBilbao