Edukira zuzenean joan

Rothko, Mark

Daugavpils (Letonia), 1903 | New York (Estatu Batuak), 1970

Rothko, Mark

DOKUMENTUAK IKUSI

Biografía

Dvinsk, Errusia [gaur egun Daugavpils, Letonia], 1903 | New York, 1970

1903
Irailaren 25ean jaio zen Dvinsk-en, Errusian (gaur egun Daugavpils, Letonia), Marcus Rothkowitz izenarekin.

1910–13
Familiak Ameriketako Estatu Batuetara emigratu zuen eta Portland-en (Oregon) ezarri ziren.

1921
Portland-eko Lincoln High School-en graduatu zen eta beka bati esker, Yale Unibertsitatean (New Haven, Connecticut) sartu zen.

1923
Unibertsitatea utzi eta New Yorkera joan zen.

1924
Art Students League-n ikasi zuen Max Weber-en zuzendaritzapean.

1928
Lehen talde-erakusketa New Yorkeko Opportunity Galleries-en egin zuen Milton Avery-rekin eta Louis Harris-ekin batera.

1929
Adolph Gottlieb ezagutu zuen.

1933
Lehen bakarkako erakusketa egin zuen Portland Art Museum-en (Oregon). New Yorkeko Contemporary Arts Gallery-n egin zuen erakusketa.

1935
Abstrakziotik eta espresionismotik gertu zeuden beste artista batzuekin batera The Ten taldea sortu zuen. Taldearen lehen erakusketa New Yorkeko Montross Gallery-n izan zen.

1936
Barnett Newman ezagutu zuen. The Ten taldeak Parisko Galerie Bonaparte-n egin zuen erakusketa.

1938
Herritartasun estatubatuarra lortu zuen. The Ten taldeak erakusketa egin zuen New Yorkeko Mercury Galleries-en.

1939
Haren lanak New Yorkeko Bonestell Gallery-n erakusgai jarri ondoren, The Ten taldea desegin egin zen.

1940
Bere izena laburtu zuen: Mark Rothko. Adolph Gottlieb-ekin hertsiki lan egiten hasi zen. Beste artista batzuekin batera Federation of Modern Painters and Sculptors sortu zuen. Taldeak New Yorkeko Erakusketa Unibertsalean jarri zituen bere lanak erakusgai eta hurrengo urteetan hainbat erakusketa egin zituen.

1945
Peggy Guggenheim-en New Yorkeko Art of This Century galerian eta Whitney Museum of American Art-en (New York) Annual Exhibition of Contemporary American Painting erakusketan erakutsi zituen bere lanak.

[jarraitu irakurtzen]

Parte hartutako erakusketak

Art in the USA: 300 urteko berrikuntza
2007ko urriak 11 - 2008ko apirilak 27
Espresionismo Abstraktua
2017ko otsailak 3 - 2017ko ekainak 4
Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumako maisulanak
2021ko urtarrilak 1 - 2021ko abenduak 31
Sekzioak | Intersekzioak. Guggenheim Bilbao Museoaren bildumak 25 urte
2022ko irailak 8 - 2023ko urtarrilak 22