Edukira zuzenean joan

Helen Frankentalher: Araurik gabe margotzen

TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE TAG_Tirudiak_VALUE
Izenburua:
Helen Frankentalher: Araurik gabe margotzen
Data:
2025ko apirilak 11 - 2025ko irailak 28
Komisariotza:
Douglas Dreishpoon
Erakusketa mota:
Banakakoa
Gaiak:
Emakumea artean | Artistak | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Esperimentazio artistikoa | Sorkuntza artistikoa | New Yorkeko Eskola | AEB | Italia | Florentzia | Teknika eta materialak
Mugimendu artistikoak:
Espresionismo Abstraktua
Erakusketa birtuala:
https://www.guggenheim-bilbao.eus/eu/erakusketak/helen-frankenthaler-araurik-gabe-margotzen

Helen Frankenthalerrek (1928–2011) funtsezko eginkizuna bete zuen espresionismo abstraktutik kolore-eremuen pinturarako trantsizioan. “Busti eta zikindu” teknika asmatu izanagatik da ezaguna, eta etengabeko esperimentazioan aritu zen sei hamarkada luzez. Hartara, mihise eta paper gaineko obren corpus zabala osatu zuen, zeinari gehitu behar baitzaizkio eskulturak, zeramika, tapizak eta obra grafikoa. Artistaren sorkuntza berritzaileak mundu osoko museo nagusien bildumetan jasota daude, eta inspirazio-iturri izaten jarraitzen dute gaur egungo artistentzat.

New Yorken sortua, Frankenthalerrek Vermonteko Bennington Collegen egin zituen arte-ikasketak, Paul Feeleyren eskutik eta artearen ikuspegi tradizionalari jarraituz egin ere. Ondoren, Manhattanera itzuli, eta abstrakziorako bidea hartu zuen. 1950eko hamarkadaren hasieran, bertatik bertara ezagutu ahal izan zituen New Yorkeko Eskolako figura nagusiak; gerraondoko Estatu Batuetako artearen ikono haiek ere, Frankenthalerrek bezalaxe, jarduera esperimentalaren aldeko apustua egiten zuten, eta batzuk artistaren lagunartearen parte bihurtu ziren. Helen Frankenthaler: Araurik gabe margotzen erakusketak artistaren ekoizpenaren berri ematen du, ardatz harturik hark artearen munduan izan zituen afinitate, eragin eta adiskidetasunen testuingurua. Hain zuzen ere, Frankenthalerrek 1953 eta 2002 bitartean sortutako hogeita hamar abstrakzio poetiko biltzen ditu, haren garaiko zenbait artistaren —Anthony Caro, Morris Louis, Robert Motherwell, Kenneth Noland, Jackson Pollock, Mark Rothko eta David Smith— pintura eta eskultura adierazgarriekin batera, haien artean sortu ziren sinergien erakusgarri.

Erakusketak ibilbide kronologiko bat proposatzen du, 1950eko hamarkadan hasi eta XXI. mendeko lehen hamarkadan amaitu. Atal bakoitza Frankenthalerren ibilbide oparoaren kapitulu bati dagokio, eta azalpen-testu bat du osagarri. Abstrakzioaren bide berriak ikertzeari sekula utzi ez zion artista aitzindari baten legatuaren lekukotasuna da Araurik gabe margotzen.

Erakusketa Florentziako Fondazione Palazzo Strozzik eta New Yorkeko Helen Frankenthaler Foundationek antolatu dute Guggenheim Bilbao Museoarekin lankidetzan, eta erakusketaren komisarioa Douglas Dreishpoon da, artistaren katalogo arrazoituaren zuzendaria.