Edukira zuzenean joan

Rysselberghe, Théo van

Gante (Belgika), 1862 | Saint-Clair (Frantzia), 1926

Rysselberghe, Théo van

Rysselberghe, Théo van

DOKUMENTUAK IKUSI

Biografía

Théo van Rysselberghe, belgikarra jaiotzez, Les XX (Hogeien) taldearen sortzaileetako bat izan zen, 1883an sortua. Abangoardiako artista talde eraginkor honek Bruselan antolatutako talde erakusketetan jartzen zituzten ikusgai bere lanak, eta nazioartetik etorritako artistei bertan parte hartzera gonbidatzen zien. Era horretan, Hogeiek, eta batez ere Van Rysselberghek, abangoardiako arte ingelesa eta frantsesa Belgikan hedatzen lagundu zuten. 1886an, Van Rysselberghek bidaia bat egin zuen Parisera ospea hartzen hasi ziren artista batzuen lana ikustera; Société des Artistes Indépendants-en (Artista Independenteen Elkartean), harridura handia eragin zion Georges Seuraten : Igande arratsaldea Grande Jatte irlan (Un dimanche aprèsmidi sur l’île de la Grande Jatte, 1884 – 86, 9. or.) maisulan neoinpresionistak. Artelan horrek bultzatuta, kolorearen bereizketa lantzeari eman zion, eta belgikar neoinpresionisten buru bihurtu zen.

Van Rysselberghek Flandeseko eszenak pintatu zituen, adibidez, Kalfeko errota Knokke-n (Flandesko errota) (Le Moulin du Kalf à Knokke edo Moulin en Flandre, 1894, 150. or. ), baita ebokatzaile eta hunkigarriagoa den Eguraldi goibela Flandesko kanal batean (Le canal en Flandre par temps triste, 1894, 151. or.), bere fase neoinpresionistaren gailurrean zegoenean. Margolan hauetako lehenengoak duen malda perspektibak eta bigarrenaren ikuspegi dinamikoak agerian uzten dute hiru dimentsioko konposizio estrategiak hartu zituela, eta ez bere garaikide askok hartutako gainazal piktorikoaren tratamendu lau ezaguna. Erretratua Van Rysselberghek oso landutako beste genero bat izan zen. 1890eko hamarkadan, grabatua eta arte grafikoak baliatu zituen ere. Mendea aldatzean, teknika puntillista uzten joan zen pixkanaka. Frantziako Rivierara erretiratu zenean, Van Rysselberghek kolore sorta biziago batekin hasi zen; beste neoinpresionista batzuek bezala, fauvismoaren sorreran lagundu zuen, eta Belgikan erakusketak egitera animatu zituen fauve frantsesak.

Parte hartutako erakusketak

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak
2017ko maiatzak 12 - 2017ko irailak 17
Kunsthalle Bremenen bildumako maisulanak: Delacroix-etik Beckmann-era
2019ko urriak 25 - 2020ko otsailak 16
Serra/Seurat. Marrazkiak
2022ko ekainak 9 - 2022ko irailak 6