Edukira zuzenean joan

Signac, Paul

Paris (Frantzia), 1863 | Paris (Frantzia), 1935

Signac, Paul

Signac, Paul

DOKUMENTUAK IKUSI

Biografía

1880an, Paul Signacek Claude Moneti buruzko atzerabegirakoa bisitatu zuen La Vie moderne arte aldizkariaren bulegoetan eta, handik gutxira, arkitektura ikasketak utzi, eta artea ikasteari ekin zion. Bere lehendabiziko artelanek badute inpresionisten kutsu bat, baina Georges Seurat artista ezagutu ondoren, Signac kolorearen zatiketa puntillistari eta teoria zientifikoak pinturan aplikatzeari lotu zitzaion. Pinturak eta musikak, harmonia eta erritmoari dagokionez, dituzten analogiek eta kolorearen propietate emozionalek eragin nabarmena izan zuten haren baitan. 1891n Seurat hil ondoren, Signac bihurtu zen Neoinpresionismoaren bozeramaile eta teorialari nagusia eta, 1899an, D’Eugène Delacroix au néo-impressionnisme tratatua idatzi zuen.

Itsaso eta ibaien gainazalean argiak egiten dituen efektu aldakorrak, eskaintzen zituzten aukera formal ugariak bereziki, Signacen ekoizpenaren muina bihurtu ziren, portuen, belaontzien eta kostaldeko herrien bista ugariek erakusten duten bezala. 1892an, Mediterraneoko kostaldearekin liluratuta, Saint-Tropezen kokatu zen. Ideologia anarkistak eta ingurune argitsu horrek arkadiako eszenak iradoki zizkioten, baita hiriko auzo bizitzaren ikuspegi idealizatuak ere, adibidez, Saint-Tropez. Fontaine des Lices (1895, 126. or.) koadroan. Gero, 1904an eta 1908an bisitatutako Veneziako urmaelak ikuskizun zoragarri bat eskaini zion, arkitektura eta uretako islak nabarmentzen zituena. Une horretan, bere paper gaineko obrak, batez ere akuarelak, lehentasuna hartu zuen bere olio-pinturaren gainetik. 1894an aire zabalean pintatzeari uko egin ondoren, Signacek bere sentsazioen berehalakotasuna atzeman zuen orri horietan eta, geroago, mihise gainean lantzen zituen estudioan.

Parte hartutako erakusketak

Paris, mende amaiera: Signac, Redon, Toulouse-Lautrec eta garaikideak
2017ko maiatzak 12 - 2017ko irailak 17
Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua
2018ko irailak 21 - 2019ko martxoak 24
Serra/Seurat. Marrazkiak
2022ko ekainak 9 - 2022ko irailak 6