Edukira zuzenean joan

Alex Katz. Hemen eta orain

Sarrera

Alex Katz. Hemen eta orain

Izenburua:
Alex Katz. Hemen eta orain
Erakusketa:
Alex Katz. Hemen eta orain
Gaiak:
Artea eta denbora | Eragin artistikoa | Ibilbide artistikoa | Kolorea | Lerroa | Paisaia | AEB | Jackson Pollock
Mugimendu artistikoak:
Abangoardia | Arte Figuratiboa | Arte Garaikidea | Espresionismo Abstraktua
Teknikak:
Ekintza-pintura
Artelan motak:
Pintura
Aipatutako artistak:
Katz, Alex

Alex Katz (Brooklyn, New York, 1927) margolariaren lana Bigarren Mundu Gerra osteko arte estatubatuarraren kanonaren zein gaur egungo pinturaren barne kokatzen da. Katz giro artistikoaren baitan margolari figuratibo gisa sartu zen 1950eko hamarkadan —abstrakzioa nagusi zen garaia—; eta figurari uko egitea Espresionismo Abstraktuarekin partekatzen ez duen arren, bere lanean mugimendu honen energia eta logika formala hartzen ditu. Artistak pintura azkarra egin nahi zuen, aktiboa —zentzu fisikoan—, eta Jackson Pollock-en adibidea jarraitu zuen. Artista horren konposizioak, mihisearen gainazala osorik hartzen zituztenak —all over—, benetan harritu zuten Katz. Katzek azaltzen duenez, haren helburua da “pasatzen diren gauza igarokorrak” artelanetan harrapatzea. Bere estilo berezia baliatuz —kolore lauak, pintura-espazioaren sakontasun eskasa eta lerro fin eta soil baina oso deskribatzaileak—, Katzek gauzak “orain”, une honetan, sentitzen eta hautematen diren bezala erakutsi nahi ditu. Batez ere erretratuengatik ezaguna den arren, Katzek ibilbidearen hasieratik paisaiak margotu ditu, bere estudioaren barruan zein naturatik. Erakusketa honetan artistaren ibilbidean, azken 25 urteetan, paisaiak izan duen garapena arakatzen da.

Atlantako High Museum of Art-ek antolatutako erakusketa, Guggenheim Bilbao Museoarekin lankidetzan.