Edukira zuzenean joan

Anni Albers: Ikusmena ukitu

Sarrera

Anni Albers: ikusmena ukitu

Izenburua:
Anni Albers: ikusmena ukitu
Erakusketa:
Anni Albers: Ikusmena ukitu
Gaiak:
Industria | Generoa eta sexualitatea
Mugimendu artistikoak:
Fiber Art
Aipatutako artistak:
Albers, Anni

Ehun-artearen (fiber art) aitzindari izateagatik, bilbeak tratatzeko modu berriak asmatzeagatik eta etengabe ehunaren motibo eta funtzio desberdinak bilatzeagatik izan zen ezaguna Anni Albers (Berlin, 1989–orange, AEB, 1994). Artearen historian funtsezko irudia izan zen, berriz definitu baitzuen artistaren diseinatzaile-lana. Kolonaurreko folklorean eta industria modernoan hartu zuen inspirazioa, baina artisautza-nozioetatik eta genero-lanetik lokabetu zen. Albersek Weimar-ko Bauhaus erakunde abangoardistan ikasi zuen, eta han ezagutu zuen Josef Albers margolaria, gero bere senar izango zena. 1933an elkarrekin joan ziren Ipar Carolinara eta Black mountain College eskola libreak kontratatu zituen; eskola, gero, modernitate artistiko amerikarraren eredu bihurtu zen. Bertan eta, geroago, Connecticut-en, Anni Albers-ek pedagogia-lana eta esperimentazio artistikoa uztartzen jarraitu zuen eta, aldi berean, ehun-arte garaikidearen giltzatzat jotzen diren testu batzuk idatzi zituen.