Edukira zuzenean joan

Anni Albers: Ikusmena ukitu

katalogoa

Atariko oharra

Anni Albers

Izenburua:
Atariko oharra
Egilea:
Anni Albers
Argitalpena:
Bilbo: Guggenheim Bilbao Museoa, 2017
Neurriak:
29 x 22 cm
Orrialdeak:
135 or.
ISBN:
978-84-95216-80-9
Lege gordailua:
BI-1478-2017
Erakusketa:
Anni Albers: Ikusmena ukitu
Gaiak:
Artea eta industria | Ehungintza-artea
Artelan motak:
Ehun piktorikoa
Aipatutako artistak:
Albers, Anni

Beharbada, hasi beharko nuke esanez liburu hau ez dela ehuleentzako edo ehulegaientzako gida bat, ez eta ehungintzaren lorpenen, lehengoen eta oraingoen, bilduma bat ere. Amaitu gabeko lan bat da, ehungintza gaur egun den alor ikaragarri zabal hori osatzen duten alderdietako asko aintzat hartzen ez dituen neurrian. Bibliografia zabal bat sortu da gai honen inguruan, eta ekarpen berri bakoitzak gaiaren alderdi askotarikoetako bat hartzen du hizpide. Ehungintzaren ikusizko eta egiturazko alderdiak eragiten zidan kezkak bultzatuta hartu nuen gai hau aztertzeko erabakia, eta ez hainbeste ehunen berogarritasunaren inguruko arazoek bultzatuta, adibidez, edota industria kimikoak ehunei eman diezazkiekeen ezaugarri berri eta ikusiezin horiek (hala nola iragazgaiztasuna, zimurrekiko erresistentzia, suaren kontrakoa izatea etab.) bultzatuta.

Nire xedea, hemen, ehungintzari buruzko egitate ageriko batzuen azpian dautzan printzipio batzuen inguruan jardutea da. Ehungintzaren oinarriak eta metodoak aztertzen hasi nintzenean, nire irakurleen artean ehuleak ez ezik ehungintza-arazoak barne hartzen dituzten bestelako lanbidetan diharduten pertsonak ere izango nituela egiten nuen amets.

Liburu hau, beraz, norabide horretan egindako ahalegin bat duzue.

1965eko apirila

—A.A.

[Itzultzailea: Rosetta Testu-Zerbitzuak, S.L.
Egokitzapena: Guggenheim Bilbao Museoa]