Edukira zuzenean joan

Anni Albers: Ikusmena ukitu

hezkuntza-edukia

Anni Albers. Artea esplorazio gisa

Izenburua:
Anni Albers. Artea esplorazio gisa
Erakusketa:
Anni Albers: Ikusmena ukitu
Gaiak:
Kolonaurreko kulturak | Bauhaus Eskola
Aipatutako artistak:
Albers, Anni

Didaktika proiektuak ikusgai dauden erakusketen esperientzia osatzeko aukera eskaintzen die bisitariei, hezkuntza-gune eta jarduera berezien bitartez. Oraingo honetan, gune didaktikoak Anni Albersen heziketa-ikuspegi nabarmena eta uste artistiko irmoak emango dizkigu aditzera (Berlin, 1899–Orange, Connecticut, AEB, 1994).

Bauhaus eskola (Weimar, Dessau eta Berlin, Alemania) eta Black Mountain College (Ipar Carolina, AEB) funtsezkoak izan ziren Albersen bizitzan. Anni Albersek Kunstgewerbeschule edo Arte Aplikatuetako Eskolan ikasi zuen denbora labur batez, eta bertan ezagutu zuen ehunen ekoizpena, geroago Bauhaus eskolan sakon esploratuko zuena. Ondoren, Black Mountain eskolan, Albersek bere ikerketak zabaldu eta ehungintza artearen ikuskera tradizionala berritu zuen obra garatzeko aukera izan zuen; horrela, diziplina hori eskulan hutsetik haratago eraman zuen. Gauza berriak ezagutzeko grinak eta teknikekin eta materialekin esperimentatzeko etengabeko jakin-minak Albersen praktika gidatu zuten. Artistak egindako bidaia ugarietan izan zuen gaitasun horiek sustatzeko aukera; horien artean, Latinoamerikan zehar egindako ibilbideak nabarmentzen dira, besteak beste, Txile, Mexiko edo Peru bezalako herrialdeetan egindakoak.

Gune honetan erakusgai dauden dokumentazio eta euskarriek ideia horiek garatzen dituzte, testu, aipamen, soinu grabazio, bideo eta artistak erabilitako antzeko materialen laginen bidez