Edukira zuzenean joan

Anthony McCall: Segundu-frakzioa

TAG_Tirudiak_VALUE
Izenburua:
Anthony McCall: Segundu-frakzioa
Data:
2024ko ekainak 20 - 2024ko azaroak 10
Komisariotza:
Manuel Cirauqui
Erakusketa mota:
Banakakoa
Gaiak:
Ibilbide artistikoa | Sorkuntza artistikoa | Sormena | Argia | Espazioa | Forma | Lan-prozesua | Lerroa | Mugimendua | New York
Mugimendu artistikoak:
Arte Garaikidea
Erakusketa birtuala:
https://www.guggenheim-bilbao.eus/eu/erakusketak/anthony-mccall-segundo-frakzioa

Mugimendudun irudiari lotutako praktika artistikoei eskainitako erakusketa-programazioaren hamargarren urteurrenarekin bat eginez, Anthony McCallen (Orpington, Erresuma Batua, 1946) obra filmiko eta erabat abstraktua dugu Film & Video aretoan. Modu bereizgarrian eta beti ere enigmatikoan, proiekzio zinematografikoa eta fenomeno eskultorikoa bateratzen ditu New Yorken bizi den artista britainiarraren lanak; baina espazio-marrazkiaren edo argi-artearen ikuspegitik ere beha daiteke lan hori. Hirurogeita hamarreko hamarkadatik gaur arte, McCallek “argi solidoaren” kontzeptuaren inguruan egin du lan: argi-planoen proiekzio kontrolatuak erakusketa-gune batean eragiten duen bolumen-efektua adierazten du nozio horrek.

Modu horretan, artistak hipnotikoki eta modu ukiezinean mugitzen diren formak sortzen ditu aretoko ilunantzean. Bilduman dauden Richard Serraren eta Lucio Fontanaren obrekin elkarrizketa argia eginez, erakusketa honetan bildutako pieza-multzo berri-berria Museoko erakusketa-gunerako berariaz pentsatuta dago. Artelanekin batera, artistaren artxiboko elementu argitaragabeak ere daude ikusgai, McCallek azken hamarkadetan egindako ikerketa testuinguruan kokatzen laguntzeko.